261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Birpartzelazio proiektua Udal Planeko SR-1 unitatean. Behin betiko onespena

Legardako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea SR-1 unitatearen birpartzelazio proiektua. Legardako Udal Plana.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Legardan, 2024ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2418255