261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Arau Subsidiarioen aldaketa 1. poligonoko 342. partzelan. Jendaurrean jartzea

Irañetako Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasieran onestea Irañetako Arau Subsidiarioen zehaztapen egituratzaileen aldaketa puntuala, Eva Irurtia Claver eta Mariano Eliceche Lorentek sustatua, Irañetako 1. poligonoko 342. partzelan hiri-lurzorua handitzeko, eta hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzea, tipologia libreko berezko erabilerarako familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Irañetan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2417315