2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
2. poligonoko 59. partzelako herri-lurraren desafektazioa jendaurrean jartzea
Udalbatzaren 2024ko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez, desafektazio espedientea onartu zen, ondoren herri-lurraren erabilera uzteko. Guztira, 21.494 m² ditu, Irañetako 2. poligonoko 59. lursailean, motokrosaren zirkuitu iraunkor gisa erabiltzeko, enduroa praktikatzeko. Onura publikoko mendia da, 500 kodearekin katalogatuta dago eta Urbasa-Andia Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan dago.
Espedientea jendaurrean izanen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.
Irañetan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.
Iragarkiaren kodea: L2417314