261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 43. artikuluan. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Imozko Udal Planeko hirigintza araudiaren 43.2 artikulua. Artikulu hori abeltzaintza intentsiborako eraikinen eta haztegien baldintzei buruzkoa da, eta Udalak onetsitako aldaketaren xedea da eraikuntzaren gutxieneko distantzia aldatzea, aplikatzekoa den sektoreko legerian xedatutakoarekin bat etorriz.

Ekainaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarriko da hilabetez erabaki hori, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan. Interesdunek egoki irizten dieten alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko aldian.

Imotzen, 2024ko abenduaren 16an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2418287