2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
2024ko urriaren 10ean, Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen zerbitzuko administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko deialdia argitaratu zen.
Deialdiko laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, baztertuak izan ezean, lehendakariak zuzenean onetsi ahal izanen du onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Horrenbertzez, ebatzi dut:
Lehenengoa.–Deialdi horretan onartutakoen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen zerrenda:
–Onartutako pertsonak:
ARRARAS ARANGOA, ANE
ARRAZTOA ALEMAN, AMAIA
ELIZALDE MALO, IDOIA
ELIZONDO URROZ, MIREN
ERASUN PICABEA, EDURNE
ERASUN SAN SEBASTIAN, LEIRE
GOYA ARRECHEA, IXONE
IGOA CHANTRE, ITZIAR
SAN MIGUEL MICHELENA, OLAIA
SARASA VIVANCO, FERMIN
TELLETXEA ETXEBERRIA, MAIDER
TORRES CÓRDOBA, ITZIAR
URROZ KOVALYK, ELISABET
ZOZAYA DAGUERRE, MAITE
–Baztertutako pertsonak: bat ere ez.
Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinaraztea lehenengo ariketa (proba teorikoa) 2025eko otsailaren 25ean eginen dela, 09:00etan, Etxalarko kultur etxean (Jauregieta kalea 4).
Justifikatutako arrazoiengatik ariketa egiteko eguna, lekua edo ordua aldatu behar bada, aldaketa hori mankomunitateko webgunean (www.bhm.eus) iragarriko da.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian ere.
Etxalarren, 2024ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2418030