2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, kultura teknikariaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren13an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketa bidez, kultura teknikariaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin betetzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2024ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2418296