261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, laneko harremanen arduradun lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 27an, deialdia onestea erabaki zuen, oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da laneko harremanen arduradun lanpostu bat, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Deialdia honako arau hauetan xedatutakoaren arabera eginen da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Lanpostua Giza Baliabideetako Alorrari atxikita dago, eta plantilla organikoan honako zenbaki honen bidez identifikatuta: 1-106100-1.

Honako txanda honi dagokio: lanpostu bat txanda irekian.

Lanpostu hori aldatu ahal izanen da laneko harremanen arduradunaren 1 lanposturen lekualdatze-lehiaketaren emaitzaren arabera, zeina Iruñeko Udalak 2024ko abenduaren 11n onetsi baitzuen.

1.3. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dute izendatua, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarrean dauden xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu, eta bertan alta emanen zaio, aipatu araubidean aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2. Baldintzak.

2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.

Halaber, parte hartzen ahalko dute Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu batekoa edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda independizatu ez badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Gradu- edo lizentzia-titulua Zuzenbidean, lizentzia-titulua Laneko Zientzietan, gradua Lan Harremanetan edo horietako baten baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

2.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3. Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea modu telematikoan aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.

Desgaitasunen bat duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 25,50 eurokoa da. Tasa modu telematikoan ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, modu telematikoan ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Gradu- edo diploma-titulua Zuzenbidean, lizentzia-titulua Laneko Zientzietan, gradua Lan Harremanetan edo horietako baten baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskatzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hala nahi duenak eskabidea aurkezteko unean baimena eman ahalko dio kudeatzaileari Hezkuntza Ministerioaren Datuak Ziurtatzeko zerbitzuan titulazioa egiaztatzeko, baina horrek ez du bermatzen ziurtatu egingo dela, batzuetan titulazioa ez baita gordetzen ministerio horretan.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

–Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudunak emana- aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira haiek gauzatutako egintza guztiak, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galdatuko dira.

4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galdu egingo dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko zuzendari kudeatzailea.

Epaimahaiburu ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Yolanda Alvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: María Victoria Borja Etayo, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Paula Unanua Albeniz, Iruñeko Udaleko legelaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Paloma Sanchez Ruiz, Iruñeko Udaleko legelaria.

Epaimahaikidea: Asis Barberá Bustamante, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Julen Eraso Mortalena, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Ana Jiménez Marco, Iruñeko Udaleko legelaria.

Idazkari ordezkoa: Juan Luis Guijarro Salvador, Iruñeko Udaleko Legelaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izaten ahal direla, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2025eko irailetik aurrera hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.3. Oposizioak proba bat izanen du, bi atalekoa:

a) I. atala: test erako galdetegia.

Ariketa teorikoa izanen da. Izangaiek deialdi honen I. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruzko gehienez 100 galdera -test modukoak- erantzun beharko dituzte, idatziz, 120 minutuko tartean, gehienez. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Proba egin aurretik zehaztuko dira proba hori balioesteko irizpideak eta hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan nola zigortu akatsak.

Ariketa honetan gehienez ere 60 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 30 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

b) II. atala: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea.

Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak deialdi honen I. eranskineko gaitegiari buruz proposatutako bi kasu praktiko. Garatzeko galderak izanen dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Bigarren ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira. Proba gaindituko dute orotara proba honetan 20 puntu, gutxienez, lortzen dituzten izangaiek.

6.4. Oposizioko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.5. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean indarrean dagoen araudiaren arabera erantzutea eskatuko da gai guztietan.

6.6. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren eta bitartekoen aldetik, desgaitasunen bat aitortua eduki eta eskabidean hala eskatu duten izangaiendako.

6.7. Proba amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek balioespenei buruz erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

7. Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, txanden arabera banatuta eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari helaraziko dio, betekizunak egiaztatu eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.

7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.

Halere berdinketa ez bada hausten, zozketa bakar batez ebatziko da, horretarako deituko den ekitaldi publikoan.

8. Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituen izangaia izendatze aldera, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

8.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean:

8.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko adierazpen bat edo adierazpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazita.

e) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

8.2.2. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasun hori deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balioespen- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.

8.3. Agiri horiek aipatu epean -behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan salbu- aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsukeriagatik legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsunea beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera baliatuta.

8.5. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoa ez den baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eska dezakeen beste edozein agiri eskatuko zaio proposatutako izangaiari, eta hark aurkeztuko du deialdiaren 8.2. apartatuan ezarritakoarekin bat.

9. Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du, lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsa esleituko dio aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiari.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik aitzina.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik beretik -indarreko araudian ezarritako kasuetan-, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

9.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10. Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak.

11. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

11.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019 aldirako Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin -non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa-, Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek, hautapen-prozesuan parte hartu eta lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu ez, baina proba gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Lanposturik lortu ez, oposizioa gainditu ez, baina hautaprobetako I. atala gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko probako I. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Aldi baterako kontratazio-zerrendak Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Kontrataziorako deitutako izangaiek egiaztatu beharko dute deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela kontratua egiteko unean.

11.2. Deialdian eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

11.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

11.4. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Halaber, lanposturik eskuratu ez eta proba gainditu ez dutenen zerrendan izangaien hurrenkera probaren I. atalean erdietsitako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

11.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostutik bat (lehena) gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

12. Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

I. ERANSKINA.–GAITEGIA

Zati orokorra:

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: Atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria, antolakuntza eta eskumenak. X. titulua: Biztanle-kopuru handiko udalerrien araubide berezia: Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera.

4. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua. III. titulua. Administrazioen arteko harremanak. I. kapitulua: Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak. II. kapitulua: Laguntzeko eginbeharra. IV. kapitulua: Administrazioen arteko harreman elektronikoak.

5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Herritarra administraziopean. Administrazio-prozeduran interesdun direnak. Kontzeptua eta motak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Administrazio-prozeduran interesdun direnen identifikazioa eta sinadura.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio publikoen jarduerarako arau orokorrak: pertsonen eskubideak administrazio-publikoekiko harremanetan. Administrazio publikoekin elektronikoki harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduren hizkuntza. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Interesdunek prozedurarako aurkeztutako dokumentuak.

7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio publikoen jarduerarako arau orokorrak: denbora zenbaketa. Epe-mugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazio-isiltasuna interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan. Berariazko ebazpen falta ofizioz hasitako prozeduretan.

8. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio-errekurtsoak: Kontzeptua eta motak. Administrazio-errekurtsoen betekizun orokorrak. Apelatzeko moduko gaiak, legitimazioa eta organo eskuduna. Berraztertzeko, gora jotzeko eta berrikuspen-errekurtsoen azterketa berezia. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

10. gaia.–Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara jotzeko sarbide elektronikoa. Egoitza elektronikoa. Identifikazioa eta autentifikatzea. Erregistroak, komunikazioak eta jakinarazpen elektronikoak. Prozeduren kudeaketa elektronikoa.

11. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

13. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak.

14. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

16. gaia. Iruñeko Udalaren Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategia. Diagnostikoa eta Ekintza Plana.

Zati espezifikoa.

1. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

2. gaia.–Plantilla organikoak, funtzionario-zerrendak eta espediente pertsonalak.

3. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duena.

4. gaia.–68/2009 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio-araubidean kontratatzea arautzen duena.

5. gaia.–158/1984 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsarien behin-behineko erregelamendua onesten duena.

6. gaia.–225/2002 Foru Dekretua, azaroaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru-konpentsazioak arautzen dituena.

7. gaia.–116/1992 Foru Agindua, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek ohiz kanpoko orduetan lan egiteko behar diren muga eta betebeharrak ezartzen dituena.

8. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

9. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duena.

10. gaia.–39/2014 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanaren banaketarako neurriak ezartzen dituena.

11. gaia.–96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza emate aldera.

12. gaia.–10/2003 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa.

13. gaia.–30/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen ordezkaritza organoetarako hauteskundeen Erregelamendua onesten duena.

14. gaia.–117/1985 Foru Dekretua, ekainaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen Diziplina Araubidearen gaineko Erregelamendua onesten duena.

15. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

16. gaia.–31/2022 Legea, abenduaren 23koa, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. III. titulua. Langileria gastuak. I. kapitulua: Sektore publikoaren zerbitzura ari diren langileen gastuak.

17. gaia.–31/2022 Legea, abenduaren 23koa, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Hogeita batgarren xedapen gehigarria: Merkataritza-sozietate publikoetako eta erakunde publiko enpresarialetako langileen kontratazioa. Hogeita bigarren xedapen gehigarria: Sektore publikoko fundazioetako langileen kontratazioa. Hogeita hirugarren xedapen gehigarria: Sektore publikoko partzuergoetako langileen kontratazioa. Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria: Toki-korporazioetako kideen ordainsari-erregimena.

18. gaia.–2/2024 Foru Legea, martxoaren 13koa, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. II. titulua. Langileria gastuak. I. kapitulua. Jarduneko langileen ordainsariak. II. kapitulua. Nafarroako administrazio publikoetako montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak. Lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko urgentziazko neurriak. Bigarren xedapen gehigarria. Nafarroako administrazio publikoetan deitutako hautapen-prozesuei buruzko xedapenak. Hirugarren xedapen gehigarria. Nafarroako administrazio publikoetan aldi baterako kontratazio-prozesuetako deiei buruzko xedapenak.

19. gaia.–5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. III. titulua. I. kapitulua: Langile-motak. III. titulua. II. kapitulua. Lanbide-karrera eta barne-igoera eskubidea. Jarduna ebaluatzea.

20. gaia.–5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. V. titulua. Jarduera profesionalaren antolamendua. I. kapitulua. Giza baliabideen plangintza. V. titulua, II. kapitulua. Enplegu publikoaren egituraketa.

21. gaia.–5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. VIII. titulua. Administrazio publikoen arteko lankidetza. Xedapen gehigarriak:Bigarren xedapen gehigarria. Estatutu honen xedapenen aplikazioa Foru Erakundeei. Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Enplegu publikoan behin-behinekotasuna kontrolatzeko neurriak.

22. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, I. kapitulua: norbanakoaren lan-harremanak. Xedapen orokorrak.

23. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, II. kapitulua. Lan-kontratuaren edukia, 1., 2., 4. eta 5. atalak: kontratuaren iraupena. Kontratuak dakartzan eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak eta soldataren bermea. Lanaldia.

24. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, III. kapitulua. Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea, 2., 3. eta 4. atalak: bermeak enpresarioa aldatzean. Kontratua etetea. Kontratua azkentzea.

25. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. II. titulua. Enpresako langileen ordezkaritza kolektiborako eta biltzeko eskubideak.

26. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. III. titulua. Negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak.

27. gaia.–Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019).

28. gaia.–Iruñeko Udalaren Hitzarmen Kolektiboa lan-kontratudun langileentzat.

29. gaia.–Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 25eko erabakia, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileak administrazio-araubidean kontratatzea arautzen duena.

30. gaia.–Nafarroako Gobernuaren 2007ko urtarrilaren 15eko erabakia, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Administrazioak CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin sinatutako lan-kontratudunendako hitzarmen kolektiboa onesten duena, eta banakako atxikimendu prozedura ezartzen duena.

31. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Gizarte Segurantzaren sistemaren arau orokorrak. III. kapitulua. Afiliazioa, kotizazioa eta diru-bilketa. 1. atala. Sisteman afiliatzea, eta altak, bajak eta datuen aldaketak hura osatzen dutenen erregimenetan. 2. atala. Kotizazioa Gizarte Segurantzari eta baterako diru-bilketa kontzeptuengatik. 3. atala. Kuotak eta sistemako gainerako baliabideak likidatzea eta diru-biltzea.

32. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. II. titulua. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra. I. kapitulua. Aplikazio-eremua. II. kapitulua. Enpresen inskripzioa, eta afiliazioari, kotizaziori eta diru-bilketari buruzko arauak. 1. atala. Enpresen inskripzioa eta langileen afiliazioa. 2. atala. Kotizazioa.. 3. atala. Diru-bilketa. III. kapitulua: Babes-ekintzaren alderdi komunak. V. kapitulua. Aldi baterako ezintasuna.

33. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

34. gaia.–39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzioko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena.

35. gaia.–2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako toki-ogasunen tributu bidezko diru-sarrerak: kontzeptua eta motak. Zergak: kontzeptua eta motak. Tasak: kontzeptua eta motak. Prezio publikoekiko aldeak. Kontribuzio bereziak.

Iragarkiaren kodea: L2417450