261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Olaztiko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 13ko 357. Ebazpenaren bitartez, 2024rako lan publikoaren eskaintza onetsi du:

Kontuan harturik 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikulua (2024ra luzatu dira aurrekontuok), eta bertan aurreikusitakoak helburu jakin bat bete dadin bideratuak daudela; hau da, enplegu publikoko behin-behinekotasunak ez dezan gainditu eremu bakoitzeko egiturazko lanpostuen %8, betiere eduki beharko duen urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera justifikaturik (tresna hori aipatzen da artikulu horren bigarren apartatuko 4. azpiapartatuan).

Kontuan harturik lan publikoaren eskaintza onestea alkatetzari dagokiola –bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan xedatzen denarekin–, edo eskumena eskuordetu zaion organoari (aipatu legearen 21.3 artikulua), sindikatuekin negoziazio-mahaian negoziatu ostean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuz; eta hartu beharreko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dela, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluari jarraikiz.

Bat etorriz txosten juridiko-ekonomikoarekin eta urte anitzeko plangintza-tresnarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Olaztiko Udalaren 2024rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta 31/2021 Legearen 20. artikuluak ezarritakoa ordezte-tasari buruz (Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua-basozaina, plantilla organikoko 20.4. zenbakia. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: B1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa Ordezte-tasa (31/2022 Legearen 20 artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

2.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, plantilla organikoko 10.4 zenbakia. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: txanda murriztua. 251/1993 ED, 15.3. artikulua. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026.

3.–Lan-araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: ludotekaria, plantilla organikoko 40.5 zenbakia. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (31/2022 Legearen 20.2.4 artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2026-2027.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Olaztin, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2418237