261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

2022ko lan-eskaintza publikoa, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Aldaketa

Alkatearen 2022/1586 Ebazpenaren bidez onesten zen lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Alkatearen maiatzaren 11ko 2022/0706 Ebazpenaren bidez (2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa) onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, ezartzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi berezia, jarraikiz Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murriztekoa premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeari.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 2024/1387 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Ikusirik Rafael Andrés Fernández langileak aurkeztutako 230/2022 Prozedura Laburtuan, lan arloko 4. epaitegiaren 000222/2024 epaian honako hau adierazi zuela auzitegiak:

"Baiesten da Rafael Fernandez Andrések Uharteko Musika Eskolan Musikako irakaslearen (perkusioa) 60.11 lanpostuan sartzeko eta aritzeko, euskararen ezagutzaren hizkuntza eskakizunari dagokionaren (C1 maila ahoz eta idatziz) aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta baliogabetzat jotzen da hizkuntza eskakizun hori, Zuzenbidearen araberakoa ez izateagatik."

Epai horren aurka errekurtsoak jartzeko epean zehar ez denez errekurritu, irmoa da.

EBAZTEN DUT:

1. Aurreko epaietan xedaturikoa betez, ebazten dut aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lan publikoaren eskaintza. Hari dagozkion deialdiak argitaratu ziren 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Horrenbertzez, eskaintzatik kentzen da 60.11 lanpostuaren nahitaezko hizkuntza-eskakizuna: Musika irakaslea (perkusioa).

2. Berriro argitaratzea aipatu lanposturako deialdia, epaian zehazturiko lanpostuko hizkuntza-eskakizunaren aldaketarekin.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Berri ematea ebazpen honek ukitzen dituen izangaiei.

Uharten, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2417512