1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
73/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherek bertako mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean eragin dituzten arazo espezifiko batzuei erantzuteko neurriei buruzkoa.
Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak garrantzi ekonomiko, sozial eta kultural handia du Nafarroako Foru Komunitatean.
Nafarroako Foru Komunitateko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen ezaugarri nagusia da mahasti eta upategi ia denak kalitate bereiziko figura bati atxikita daudela. Mahastien %56,7 Nafarroako Jatorri Deituran dago, %44,3 Errioxako Jatorri Deituran eta %1 beste ardo batzuk dira, gehienbat Adierazpen Geografiko Babestuetakoak eta lur-eremuko ardoak.
Mahastizaintza eta ardogintzaren merkatu hori, halere, ez dago Europar Batasunean jarduera horrek bizi dituen askotariko gorabeheretatik salbu: barne kontsumoa jaitsi da, zenbat ardo kategoriaren esportazioa ahuldu da, bereziki ekoizpen eskualde batzuetako ardo beltzena, eta COVID-19aren pandemiak sortutako krisiak ekarri dituen zalantzak, Errusiak Ukraina inbaditzeak eragin zuen prezio igoera, bai lehengaiena bai erregaiena, eta nazioarteko zenbait gatazkak merkatuan dituzten ondorioak.
Mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabehera horiek direla eta, Nafarroan neurri batzuk hartu dira berriki, ekoizpenaren eta salmenten arteko oreka lortu nahian; horietako bi dira 155/2024 Ebazpena, martxoaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2024ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, eta 757/2024 Ebazpena, urriaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ardoaren krisi-destilaziorako laguntzen deialdia egiten baita 2024rako.
Neurri horiek hartuta ere, ez dira apaldu merkatuen zalantzak eta eskariaren ahulezia, eta oso litekeena da merkatuaren gorabehera horiek beren horretan segitzea edo larriagotzea.
Gauzak horrela, mahastizainek denbora gehiago behar dute egoera ebaluatzeko, merkatuaren egoera berrira egokituta mahastiak berriz landatu aurretik, mahastiak landatzeko baimenak ez erabiltzeagatik zehapenak jasotzeko arriskurik izan gabe.
Sektorearen eskaera horiei erantzuna eman die Batzordeak abuztuaren 12ko 2024/2159 (EB) Erregelamendu Delegatuaren bidez, zeinak aldi baterako salbuespen neurriak ezartzen baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren zenbait xedapen ez betetzeko –zehazki Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherei aurre egiteko mahatsondoak landatzeko baimenen araubideari dagozkion xedapenak–, hiru urtez luzatzen baititu erabili gabeko landatzeko baimenak (2024/2159 (EB) Erregelamenduaren 64. eta 66. artikuluen arabera emandakoak), 2024an eta 2025ean iraungitzekoak eta merkatuaren gorabeherek gehien kaltetzen dituzten eskualdeetan (Batasuneko estatu kideak adierazitakoak) erabili beharrekoak.
Bestalde, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak proposatuta, azaroaren 19ko 1158/2024 Errege Dekretua onetsi da, garatzen dituena Europar Batasunaren zenbait xedapen, zeinek neurriak ezartzen baitituzte Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherek mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean eragiten dituzten arazo espezifiko batzuei erantzuteko. Errege dekretu oinarrizko horrek 2024ko azaroaren 21ean hartu zuen indarra.
1158/2024 Errege Dekretuaren 3. artikuluan presako neurriak ezartzen dira Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherei aurre egiteko. Zehazki, merkatuko gorabeherek kaltetzen dituzten eskualdeetan landaketa berriak eta birlandaketak egiteko baimenak, 2024an eta 2025ean iraungitzekoak, beste hiru urtez luzatuko dira orain duten iraungitze-datatik hasita. 1. artikuluan adierazi bezala, xedapen hori aplikatuko da merkatuko gorabeherek gehien kaltetu dituzten eskualdeetan, zeinak autonomia erkidego bakoitzak identifikatuko baititu bere lurraldean.
Aipatutako 3. artikuluan ezartzen denez, merkatuko gorabeherek kaltetutako eskualdeetan landaketa berriak eta birlandaketak egiteko baimenak erabili behar ez dituzten mahastizainei ez zaizkie ezarriko urriaren 29ko 1338/2028 Errege Dekretuaren 26.1 artikuluan aipatzen diren zehapen administratiboak, baldin eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen komunikatzen badiote baimena eman zuen autonomia erkidegoko agintari eskudunari ez dutela baimena erabiliko eta ez dutela baliatu nahi baimenaren luzapena, artikulu horren 1. atalean ezarritakoa.
Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuan –dela Nafarroako Jatorri Deituran, dela Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuan– egoera ez dagoela batere orekatua, beharrezkotzat jotzen da aplikatzen ahal diren mekanismo guztiak erabiltzea, mahastizaintza eta ardogintzaren eskaintzaren oreka berreskuratzeko eta merkatuko krisi bat saihesteko.
Horrenbestez, azaroaren 19ko 1158/2024 Errege Dekretuan ezarritako malgutze neurriak Nafarroako Foru Komunitate osoan aplikatu behar dira. Errege dekretu horren bidez Europar Batasunaren zenbait xedapen garatu ziren, Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherek mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean eragiten dituzten arazo espezifiko batzuei erantzutekoak.
Horiek horrela, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez emandako eskumenak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitate osoa merkatuko gorabeherek kaltetutako eskualde gisa identifikatzea, azaroaren 19ko 1158/2024 Errege Dekretuaren 1.b) artikuluaren arabera. Errege dekretu horren bidez Europar Batasunaren zenbait xedapen garatzen dira, zeinek neurriak ezartzen baitituzte fenomeno meteorologiko kaltegarriek eta Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherek mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean eragiten dituzten arazo espezifiko batzuei erantzuteko.
2. Hiru urtez luzatzea 2024an eta 2025ean iraungitzekoak diren baimenak, landaketa berriak eta birlandaketak egitekoak, orain duten iraungitzen datatik hasita, azaroaren 19ko 1158/2024 Errege Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Errege dekretu horren bidez Europar Batasunaren zenbait xedapen garatzen dira, zeinek neurriak ezartzen baitituzte fenomeno meteorologiko kaltegarriek eta Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren gorabeherek mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean eragiten dituzten arazo espezifiko batzuei erantzuteko.
3. Zehapen administratiborik ez ezartzea baimen horiek erabili behar ez dituzten mahastizainei, baldin eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen komunikatzen badiote Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Foru Komunitateko agintari eskuduna den aldetik, ez dutela baimena erabiliko eta ez dutela baliatu nahi baimenaren luzapena.
4. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2418592