261. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 30 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian kalifikazio epaimahaiak onetsitako behin betiko emaitzen aurka.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 1517E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 30 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Javier Resano Toledo jaunak Gonzaga Galán Anaut jaunak eta Víctor Díaz Urtasun jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute lekualdatze lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka (kalifikazio epaimahaiak onetsi zituen eta 2024ko azaroaren 7an argitaratu ziren).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, erregistro orokor elektronikoan, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Eskaera Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2418125