2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA
2025eko lan-egutegia
Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, 2025erako lan-egutegia onetsi zuen, honela:
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025ko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 16koa).
Kontuan hartuta abuztuaren 22a (Zudairiko jaiak) tokiko jaieguna dela Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrearen 2025erako egutegian, eta, hortaz, ordaindu eginen dela, baina ez dela errekuperatu beharko.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Horiek guztiak horrela, Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrera bertaratu direnek, aho batez,
ERABAKITZEN DU:
Lehenbizikoa.–2025eko lan-egutegia onestea Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrearen zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira Batzarreko bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 2a.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 22a: herriko jaieguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a.
Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2025eko maiatzaren 2a eta abenduaren 26a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak 09:00etatik 14:00ak arte egonen dira irekita, astelehen, astearte eta ostiraletan, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Batzarreko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Batzarreko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3, betiere langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Bosgarrena.–Ordutegi malguaren ezarpena.
Ordutegi malgua ezartzea. Lan ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:30era bitartekoa izanen da, eta gainerako denbora nahi dutenean egin dezakete langileek, modu malguan, betiere 7:20tik 9:00etara eta 14:30etik 16:30era bitarte.
Eskola adineko seme-alaba adingabeak dituzten langileek eskatzen ahalko dute lanaldi malgua handitzea, 9:30 arte, eta irteera moldatu beharko dute ezarrita dagoen eguneko lanaldiaren iraupenera.
Seigarrena.–Atsedenaldia lanaldian.
Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzuari, eta, orokorrean, 8:00etatik 11:30era bitartean hartzen ahalko da.
Zazpigarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.
Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta ondotik egin zaizkion aldaketetan.
Alde batera utzita langileak arreta medikoa behar izatea, norberaren arrazoiengatik lanera ez joateko edo lantokitik ateratzeko, nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada, eta, halakoetan, lanera ez joateak edo ateratzeak baimentzeko, lehentasuna emanen zaie laneko eta familiako eginkizunak batera eramatearekin lotutako kasuei.
Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.
Udal-mugartetik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio.
Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi oso gisa kontatuko da.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko, zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik.
Bederatzigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten Batzarreko zerbitzuei (Turismoa eta erabilera publikoa, Obrak eta zerbitzuak...).
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarrearen iragarki-taulan argitaratzea.
Zudairin (Ameskoabarrena), 2024ko abenduaren 10ean.–Batzarreko burua, Óscar Luis Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2417994