2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2025erako zerga-tasak
Zuñigako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2025. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da 2025eko ekitaldian indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek ezartzea 2025erako:
a) Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,45 izanen da.
b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari 1 indizea aplikatzea.
c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ).
–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
e) Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.
f) Tasak:
–Bide berdean zirkulatzeko txartela ematea: 5 euro/txartela.
–Ureztatzeko ura: 0,12 euro/metro kubiko.
–Ureztatzeko uraren urteko kanona: 15 euro/kontagailu.
–Tabernaren ondoko udal aretoa erabiltzeko abonua: 20 euro urtean.
–Soinu ekipoa mailegatzeko fidantza: 150 euro.
Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2025erako ezarritakoak.
Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.
Zuñigan, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2417957