2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2024ko urriaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako aldaketa hauek 2024ko gastu-aurrekontuan:
1/2024 aurrekontu-aldaketa: aparteko kredituaren espedientea, 28.017,55 eurokoa, "Plaka fotovoltaikoak: proiektua eta obra zuzendaritza" izeneko 1 04250.62300 gastu-partidan. Finantzatuko da dirulaguntza eta mailegu bidez 28.017,55 euroko zenbateko berarekin.
2/2024 aurrekontu-aldaketa: aparteko kredituaren espedientea, 1.011,98 eurokoa, "Plaka fotovoltaikoak: mailegu interesak" eta "Plaka fotovoltaikoak: maileguaren amortizazioa" izeneko 1 0110 310003 eta 1 0110 9130003 gastu-partidetan. Finantzatuko da diruzaintzako gerakinarekin.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun naturalean, iragarki hau udal iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik, erreklamaziorik edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren. Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, osoko bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeina indarrean jarriko baita behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.
Zuñigan, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2417717