Iragarkia
260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025erako
Valtierrako Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen, bertzeak bertze, onestea zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dira indarrean.
Obra lizentzia
Obra berriak eta eraispenak: aurrekontuaren %0,25.
Obra txikiak edo eraberritzeak: aurrekontuaren %0,25.
5.000,00 euro baino gutxiagoko obrak: gutxienez ere 10,00 euro.
Galtzada okupatzea (garabiak, edukiontziak, aldamioak, eraikuntza materialak...):
–1. egunetik 15. egunera bitartean: 10,00 euro eguneko.
–15. egunetik aurrera: 5,00 euro eguneko.
Edateko uraren horniduraren tasa
Sareko hargunearen kuota: 142,00 euro.
Eskura izateko kuota edo finkoa: 5,20 euro hiruhilekoan.
Etxeko kontsumoa (m³): 0,700 euro/m³.
Industriako kontsumoa (m³): 0,73 euro/m³.
Ur kontsumoa, edateko uren araztegiaren aurretik (m³): 0,20 euro/m³.
Estolderiako tasa
Sarera lotzeko kuota: 44,00 euro hiruhilekoan.
Zerbitzuko kuota: 7,30 euro hiruhilekoan.
Hilerria
Hilerriaren erabilera:
–6 tokirendako hilobia: 50,00 euro.
–3 tokirendako hilobia: 37,00 euro.
–Toki batendako hilobia: 25,00 euro.
–Toki bakoitzeko, 6rendako hilobian: 10,00 euro.
–Toki bakoitzeko, 3rendako hilobian: 12,00 euro.
Ehorzketa zerbitzuak:
–Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea: 100,00 euro.
–Bertze hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: 60,00 euro.
–Kolunbarioen salmenta: 150,00 euro.
–Kolunbarioak mantentzea: 10,00 euro.
Eremu publikoa okupatzeko tasa
Merkatu txikia:
5 metro linealera bitarteko saltokiak: 10,00 euro eguneko.
6 metro linealetik goiti: 2 euro gehiago, metro lineal bakoitzeko.
Astearteren batean ezin bada saltokia jarri estatu osoan jaia delako (Eguberri-eguna, urtarrilaren 1a, etab.) ez da kobratuko egun zehatz horretako tasa.
Ohiko saltokiek %25eko hobaria izanen dute.
Festetako saltokiak: Aplikatuko zaie inauterietan, gazteriaren jaietan, herriko jaietan eta Esperantzako Andre Mariaren jaietan jarri beharreko saltokiei.
10,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko. Gehienez 6 metro. Jaiegun guztiak ordainduko dira, eta haiek hasi aurretik.
Ibiak.
Prezioa, ibi bakoitzeko: 3 metro lineal artekoak: 90,00 euro. Metro lineal gehigarri bakoitzeko: 10,00 euro (atearen luzera gehienez).
Agiriak egin eta izapidetzeko tasak
Jarduera sailkatuen espedienteen izapidetzea: 62,00 euro bakoitza + Namainsako ordainsariak.
Alta, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 20,00 euro.
Aldaketak, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 0,00 euro.
Ikuskapenak: 50,00 euro + Namainsako ordainsariak.
Ziurtagiriak: 1,00 euro.
Konpultsak: 1,00 euro.
* Ziurtagiriak gizarte gaien kariaz eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu eta doakoak izanen dira.
Udal Artxiboko DIN-A4 fotokopiak:
–Alde bakarretik, koloretakoa: 0,14 euro. Zuri-beltzean: 0,10 euro.
–Bi aldeetatik, koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.
Udal Artxiboko DIN-A3 fotokopiak:
–Koloretan: 0,20 euro.
–Zuri-beltzean: 0,16 euro.
Postaz edo posta elektronikoz igortzea: 2,00 euro.
Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik: 40,00 euro.
Zoruko aprobetxamendu berezien tasa, ostatuek terrazak paratzeagatik
Martxotik urrira bitartean (biak barne):
–Erdiguneko tabernak: 0-60 m² artean: 275,00 euro.
–60 m²-tik goiti: 2,00 euro/m².
Bazterraldeko ostatuak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak:
–0-60 m²: 130,00 euro.
–60 m²-tik goiti: 1,00 euro/m².
–60 m²-tik goiti, honela kalkulatuko da zenbatekoa: eskatutako gainerako metroak biderkatuko dira metroak gehitzeagatik ezarritako tasarekin. Emaitza zati terrazaren 8 hilabeteak eginen da. Ateratzen den kopurua gehituko zaio 60 m² arte ezarritako tasari, eta gutxienez hilabete baterakoa izanen da espazioa handitzeko eskaera.
Urtearen gainerakoan (urtarrilean, otsailean, azaroan eta abenduan): 10,00 euro hilabetean.
Familiarendako eta helduendako zinema-emanaldien eta ikuskizunen prezio publikoa.
ZINEMA ETA ANTZERKI SAREKOAK EZ DIREN IKUSKIZUNAK | ALDEZ AURRETIK | TXARTELDEGIAN |
Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, helduendako | 4,50 euro | 5,00 euro |
Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, haurrendako (sarrera bakarra) | 3,50 euro | 4,00 euro |
ANTZERKI SAREKO IKUSKIZUNAK | ALDEZ AURRETIK | TXARTELDEGIAN |
Helduendako ikuskizunetarako sarrerak (sarrera bakarra) | 6,00 euro | 6,00 euro |
Familiarendako ikuskizunetarako sarrerak | 3,50 euro | 4,00 euro |
* Horiek prezio orokorrak dira. Ikuskizunaren kostuaren arabera igotzen ahal dira, eta ez dira aplikatuko baldin eta diru-bilketa egiten badu ikuskizuna ematen duen konpainiak edo elkarteak.
Musika eskolako tasak
Ikasturtea (10 hilabete):
–Musika hizkuntza, heldu eta haurrendako: 25,00 euro hilean.
–Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza eginez gero: 10,00 euro hilean.
–Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza egin ezean: 25,00 euro hilean.
Haurrendako eta/edo helduendako, bandarako ez den musika-tresna: 30,00 euro hilean.
–Haurtzaindegi musikala: 15,00 euro hilean.
–Bigarren musika-tresnaren tasa:
- 2. bandako musika-tresna edo kantua: 18 euro.
- Bandarako ez den 2. musika-tresna: 25 euro.
Aukerako tasa 30 minutuko eskola beharrean 45 minutukoa izateko. Soilik aplikatuko zaie musika-hizkuntzako irakaskuntza-zikloa amaitu duten ikasleei, dagokien tasari %50eko igoera eginez.
Kontserbatorioko prestakuntzako ikastaroaren tasa: 40 euro.
* –Valtierrako Musika Eskolatik Musika Bandan sartzen diren ikasleek %20ko hobaria izanen dute, baldin eta aprobetxamendu egokia egiten badute eta eskoletara, entseguetara eta kontzertuetara joaten badira. Eskolako eta Bandako zuzendariak jakinarazi beharko du ez direla baldintzak betetzen beka lortzeko.
–Familia ugariek %20ko hobaria izanen dute.
–Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituzten familia-unitateei aplikatuko zaie honako deskontu hau:
–Familiako bigarren kidea: %10.
–Familia-unitateko hirugarren kidea eta hurrengoak: %15.
Kiroldegia eta padel pistak erabiltzeko tasak
Kiroldegiko tasak.
URTEKO TASA | |
BANAKAKOA | |
18 urtetik gorakoak | 80,00 euro |
12 eta 18 urte bitarteko adingabeak | 68,00 euro |
Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak | 48,00 euro |
FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa) | |
Bi kidekoak | 104,00 euro |
Hiru kidekoak | 116,00 euro |
Lau kidekoak | 127,00 euro |
Bortz kidekoak | 141,00 euro |
Bortz kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko | 12,00 euro |
SARRERAK | |
Banakakoa | 6,00 euro egunean |
Pistaren alokairua | 32,00 euro orduko |
Elkarteek, taldeek, enpresek eta abarrek antolaturiko ikastaro arruntak: | 15,00 euro hilabetean |
HIRUHILEKOKO TASA | |
BANAKAKOA | |
18 urtetik gorakoak | 28,00 euro |
12 eta 18 urte bitarteko adingabeak | 24,00 euro |
Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak | 19,00 euro |
FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa) | |
Bi kidekoak | 35,00 euro |
Hiru kidekoak | 39,00 euro |
Lau kidekoak | 42,00 euro |
Bortz kidekoak | 47,00 euro |
Bortz kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko | 3,00 euro |
HILABETEKO TASAK | |
BANAKAKOA | |
18 urtetik gorakoak | 10,00 euro |
12 eta 18 urte bitarteko adingabeak | 8,50 euro |
Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak | 6,00 euro |
FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa) | |
Bi kidekoak | 13,00 euro |
Hiru kidekoak | 14,50 euro |
Lau kidekoak | 16,00 euro |
Bortz kidekoak | 18,00 euro |
Bortz kidetik gorakoak, hortik gorako kide bakoitzeko | 1,00 euro |
Igerileku tasak
ADIN TARTEAK | PREZIOAK |
65 urtetik gorakoak | 50,00 euro |
19tik 64 urtera bitarte | 70,00 euro |
16tik 18 urtera bitarte | 55,00 euro |
9tik 15 urtera bitarte | 40,00 euro |
4 eta 8 urte bitartekoak | 15,00 euro |
4 urtetik beherakoak | 0,00 euro |
%10eko deskontua denboraldi osorako igerilekuko bazkide eta kiroldegiko urteko bazkide egiten direnei, hots, aldi berean bi instalazioetako bazkide direnean.
Landetxeetako bezeroendako abonu berezia (denboraldi osorako balio duen txartela, lau erabiltzailerendako). Txartela landetxearen izenean egonen da eta 200 euro balio du.
Padel tasak
Pistaren alokairua: 10,00 euro orduko.
Pista alokatzen dutenean irabazteko asmoa duten partikularrek: 5 euro/ordua pista alokatzeko, pista gehienez ere egunean 5 ordu erabilita, astelehenetik ortziralera.
Leizeak erabiltzeko kanona
0 - 30 m²: 44,00 euro.
30 - 40 m²: 50,00 euro.
40 - 50 m²: 56,00 euro.
50 - 60 m²: 65,00 euro.
60 - 70 m²: 72,00 euro.
70 - 80 m²: 77,00 euro.
80 - 90 m²: 84,00 euro.
90 - 100 m²: 89,00 euro.
100 - 110 m²: 97,00 euro.
Piperoak: 95,00 euro.
Etxeak: 119,00 euro.
Leizeak turismo erabilerarako: 135,00 euro.
Herriko telebistaren bideoen kopiak
Iraupena, 2 ordu bitarte: 10,00 euro/emanaldia edo klipa.
Jaietako DVDa: 33,00 euro.
Kultur Etxearen erabilera
Kategoriak.
1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.
2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babesten baditu (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda): 0,00 euro.
–Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordua gehituta astelehenetik ortziralera eta 15,00 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.
3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko bertze entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro orduko.
4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12,00 euro orduko.
5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
* Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordua gehituta astelehenetik ortziralera eta 15,00 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.
Udalaren aretoak erabiltzea
Kategoriak.
1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.
2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Giltzaren fidantza bertzerik ez da kobratuko: 0,00 euro.
3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko bertze entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 12,00 euro orduko.
4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 24,00 euro orduko.
5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 42,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 60,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.
–Fidantza, udaletxeko giltzagatik: 20,00 euro.
Gizarte-etxea erabiltzea
Kategoriak.
1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabiliz, sustatzen, antolatzen edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.
2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Gizarte arloko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fidantza bertzerik ez da kobratuko (20,00 euro): 0,00 euro.
Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, bertze 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.
3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko bertze entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro/ordua, gehi 20 euroko fidantza.
Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora amaitzean. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, bertze 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.
4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 25,00 euro ordu bakoitzeko, gehi 20,00 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: bertze 15,00 euro.
Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 30 euro izanen da, eta bertze 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.
5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 1. eta 2. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; bertze 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.
Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan.
6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; bertze 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.
Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan.
7.–Askotariko ospakizun partikularrak: 90,00 euro 3 ordurako. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: bertze 15,00 euro.
Kasu zehatz honetan Udalaren kargura izanen da garbiketa, eta ikusten bada badirela kalteak tresnetan edo altzarietan, edo zerbait ebatsi dela, edo hautsi egin direla ontziak, ikus-entzunezko ekipoak nahiz bertzelako tresna elektriko edo elektronikoak, eta frogatzen bada ospakizun horretan gertatu direla horiek, gela erreserbatu zuenak ordaindu beharko ditu konponketen kostuak edo tresnak berriz erosteko kostuak.
Aretoa erabiltzeko baimena 3 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileendako. Instalazioko bertze alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordu gehiago eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 30 euro izanen da.
Erreserba hurrenkerari dagokionez, lehentasuna emanen dute udal bulegoetan aurkeztutako eskabidearen datak eta sarrera zenbakiak.
Udalak nahiz edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, badago aukera sarrera kobratzeko; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura; orobat, haren ardura izanen da sarrerak kobratzea eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uztea.
Udalak antolatutako ikastaroak
Ikastaro bakoitzaren prezioak finkatuko dira hura egiteko erabakitzen denean, kontuan harturik parte-hartzaileen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80.
Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa izanen da bertan abonaturik egotea; bertzela, ikastaroaren prezioaz gain, ordaindu beharko du kiroldegiko hiruhilekoko abonamenduaren prezioaren %80.
2025. urterako, "promoprezioak" onesten dira kiroldegian egiten den ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen duten abonatuendako, eta %50eko deskontua egiten da bigarren ikastaroan eta hurrengoetan.
Ikastaroetara izena eman dezakete hiru hilabeteka, bi hilabeteka eta hilabeteka. Lehentasuna izanen dute hiru hilabeteka izena emandakoek.
Bi hilabetekako eta hilabetekako ikastaroaren prezioa kalkulatuko da %30eko igoera eginez hiru hilabeteko prezioa zati hiru egitetik ateratzen den zenbatekoari.
Herri-lurretako aprobetxamenduen kanona
Aprobetxamendua indarrean dagoen bitartean.
Aurreko urteko prezio bera izanen da, baina Nafarroako KPIaren (kontsumoko prezioen indizea) arabera igota, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-tasak
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (%0,1-%0,5): %0,343.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (%2-%5): %4,50.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (1-1,4 arteko errekargua): 1.4.
–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga - gainbalioa- (%8-%25): %15.
Gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteetarako, joko dugu 2/1995 Foru Legera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen 19/2017 Foru Legearen bidez; 19/2017 Foru Legeak koefiziente horiek eguneratu ditu.
Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Valtierran, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2417844
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
