2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
3/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2024ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3/2024 aurrekontu-aldaketaren espedientea.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.
Urraulbeitin, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2418050