260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2024ko abenduaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako artikulua). Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Artiedan, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2418039