2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera Sailkaturako Lizentzia. Erabilera anitzeko espazioa
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta hura garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa betez, honen bidez jakinarazten da ondoren adierazten den espedientea jendaurrean jartzen dela hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, aipatutako jarduerak ukituko dituela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten:
Eskatzailea: Arraitz-Orkingo Kontzejua.
Jarduera: erabilera anitzeko espazio bat prestatzea Kontzeju etxearen teilatupeko solairuan.
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 15. taldean (Merkataritza Jarduerak eta Zerbitzuak) sartuta dago, 15.1 atalean: "Ikuskizunak eta jolas-jarduerak, Establezimendu, Ikuskizun eta Jolas Jardueren Katalogoa onartzen duen irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren arabera".
Kokapena: Arraitz-Orkineko La Asuncion kalea 12 (9. poligonoko 356. partzela), Ultzama.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2418235