260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak eta trastelekuak (13 + 4 etxebizitzatarako)

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 31/2024/AACC.

Sustatzailea: Inmobiliaria M. R. SA.

Jarduera: garajeak eta trastelekuak (13 + 4 etxebizitzatarako).

Tokia: Díaz Bravo kalea 30 eta Velilla kalea 3 (behea eta -1 eta -2 sotoak), sarbidea Velilla kaletik dutela (5. poligonoko 1229, 1228 eta 1239 lurzatiak).

Tuteran, 2024ko abenduaren 11n.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2418001