260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (11/2004 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tirapun, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.

Iragarkiaren kodea: L2417950