260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa 2025eko lan-egutegiko proposamenaren gainean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Sartagudako Udalaren zerbitzuko langileek 2025ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal langileendako, betetzen duten karguaren arabera, honako egutegiak ezarriz:

A) Udal bulegoetan lan egiten duten langileak:

–Urtarrilaren 7a.

–Maiatzaren 2a.

–Maiatzaren 15a.

–Abuztuaren 6a. Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren jaia. Abuztuaren 5ean bulegoak 12:00etan itxiko dira.

–Urriaren 7a.

–Abenduaren 26a.

B) Brigadako eta eraikin publikoen garbiketarako langileak:

–Urtarrilaren 7a.

–Maiatzaren 2a.

–Maiatzaren 15a.

–Abuztuaren 6a. Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren jaia. Abuztuaren 5ean bulegoak 12:00etan itxiko dira.

–Urriaren 7a.

–Abenduaren 26a.

C) Eskolako garbiketarako langileak:

–Urtarrilaren 17a.

–Maiatzaren 2a.

–Maiatzaren 12a.

–Maiatzaren 19a.

–Abuztuaren 6a. Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren jaia. Abuztuaren 5ean bulegoak 12:00etan itxiko dira.

–Abenduaren 26a.

Hirugarrena.–Aurrekoez gain, jaieguntzat jotzen baitira, eta langileei aitortutako 27 opor-egunen kontura, bulegoak itxita egonen dira jendearendako abuztuaren 7an eta 8an, eta horiek kenduko dira bulegoko langileendako 27 egun horietatik.

–Zerbitzu Anitzetako Brigadako langileek abuztuaren 6an, 9an eta 10ean lan eginen dute, eta horiek konpentsatuko dira hil beraren 5ean, 7an eta 8an egutegian ezarritako lanaldia osatzeko egiten ez diren orduekin.

Udaletxea, kultura-etxea eta kontsultategia garbitzen duten langileek 3 orduko lanaldia eginen dute abuztuko festetako egun guztietan (5etik 10era), gutxieneko garbiketa-zerbitzuak egiteko; asteburuan eta 6an eginiko lanorduak konpentsatuko dira 5ean, 7an eta 8an egiten ez diren orduekin, egun horietan ez baita lanaldi osoa egiten.

Azken bi apartatuei dagokienez, bai 7an (jaieguna), bai 9an eta 10ean (larunbata eta igandea) egiten diren lanorduak asteburuan egindako ordu gisa kontatuko dira, eta konpentsatuko dira edo diruz edo oporretako ordu gehigarriekin, ukitutako langile bakoitzak aukeratutakoaren arabera.

Laugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Bosgarrena.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldi osoa, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

Seigarrena.–Bulegoetan jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Zazpigarrena.–Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz, dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.

Zortzigarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.

Bederatzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, urteko oporraldiak hartuko dira halako moduz non bermatuko baita langile bat gutxienez bertan egotea zerbitzu bakoitzean.

Hamargarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Oro har, 10:00etatik 11:00etara bitartean hartzen ahalko da, eta langileek ez dute izanen zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Hamaikagarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Hamabigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sartagudako Udalaren gardentasun-atarian eta iragarki-taulan.

Hamahirugarrena.–Haren berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sartagudan, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2417963