2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
San Adriango Udalak, behar bezala baimendurik, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi du gutun-azal itxien bidezko enkante publikora deitzea, jarraian aipatzen den makalen baso-aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra, herri-lurretako "El Sotillo" parajean kokatua (katastroko 3. poligonoko 1846. lurzatia, D azpilurzatia). Aprobetxamendu hori San Adriango Udalaren herri-lurretako 1,72 hektareako azalera duen lote bati dagokio. Makal zuhaitzen 315 oinek osatzen dute, eta 493,46 metro kubikoko zur bolumena du.
Lizitazio-prezioa: hemezortzi mila bostehun eta berrogei euro eta hirurogeita hamar zentimo (18.540,70 euro). Ez da onartuko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua estaltzen ez duen proposamen ekonomikorik.
Behin-behineko bermea: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2 (370,81 euro).
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan, eta argitaratua Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta udalaren web-orrian.
Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun natural, enkantearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
San Adrianen, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417713