260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Aldaketa 2025erako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2024ko abenduaren 2an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa egitea ordenantza fiskalen tarifetan, 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Rocaforten, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2417949