260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2025eko lan-egutegia

Alkate udalburuaren azaroaren 27ko 113/2024 Ebazpenaren bidez onetsi da 2025eko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–2025eko lan-egutegia onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16a). Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2025eko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 25a: San Bartolome egunaren ondorengo astelehena.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aditzera ematea egun baliogabeak direla larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaraturikoak, eta ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu, lan-denbora nola antolatu, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar duten.

Hirugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Otsailaren 3a.

–Maiatzaren 2a.

–Abuztuaren 26a, 27a, 28a eta 29a, San Bartolomeren festen kariaz.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 26a.

–Abenduaren 31.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen-zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan".

Ribaforadan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2417305