260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2025erako zerga-tasak

Azkoiengo Udalak, 2024ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Jendaurrean egon dira 30 egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 8an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2025erako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak egon daitezen.

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,255eko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,00ko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8,62.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Azkoienen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2417926