260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Terraza egokitzea Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2024-2998.

Titularra: Navarra Impulsa Cultura Deporte y Ocio SLU.

Jarduera: eraberritze lanak Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan (terraza egokitzea).

Tokia: Konstituzio plaza z.g., Iruña.

Iruñean, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2417742