2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats zuzenketa, jarduera-lizentziaren eskaeran. Kafetegia
Ikusi da badela akats bat 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (azaroaren 26koan) argitaratutako iragarki batean, jarduera baterako eskaerari buruzkoan (kafetegia). Hortaz, zuzendu egiten da.
Hau dioen zatian: Tokia: Larrabide kalea 13, beheko solairua, Iruña.
Honako hau behar du: Tokia: Joan Paulo II.aren etorbidea 6, beheko solairua, Iruña.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2417740