1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
503E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita Iruñeko udal mugartean altzairuzko hodiak soldadurarik gabe fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Tubos Reunidos Group SLU da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 454/2007 Foru Aginduaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 484E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.
2023ko maiatzaren 31n, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Ikuskapen Ataleko langileek ikuskapen bisita egin zuten Tubos Reunidos Group SLU enpresaren instalazioetara, eta egiaztatu zuten azaleko tratamenduaren nabea deseginda zegoela eta fabrikazio-nabeak tratamendu termikoko labea eta zuzentze-, ebakitze- eta luzatze-lerroaren zati batzuk baino ez zituela. Adierazi zenaren arabera, jarduera 2022an eten zen.
2024ko apirilaren 25ean, titularrak dokumentu tekniko bat aurkeztu zuen, non deskribatzen baitziren instalazioen egungo egoera, hondakinen kudeaketa, gelditzen diren instalazioen kontrol-neurriak eta lurzoruen egoerari buruzko txostena (lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa-txostena erantsi zuen, 2022ko uztailean egina).
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Iraungitzea Tubos Reunidos Group SLUk Iruñeko udal mugartean altzairuzko hodiak soldadurarik gabe fabrikatzeko daukan instalazioaren ingurumen baimen integratua.
Bigarrena.–Zentroak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan hondakin arriskutsuen sortzaile gisa (15P01201002822006 zenbakia) eta kudeatzaile gisa (15G01201002822007 zenbakia) dituen inskripzioak kentzea.
Hirugarrena.–Atmosferara egindako isurketen erregistroko inskripzioa kentzea, 15AEA201002822016 zenbakia duena.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Tubos Reunidos Group SLUri, Iruñeko Udalari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari eta NILSAri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2416877