2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2024 espedientea, 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko.
Aipatu espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Otsagabian, 2024ko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: L2417800