2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2025eko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Murchanteko Udalaren tasa eta prezio publikoak aldatzea 2025eko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Murchanten, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2417724