260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LETEKO KONTZEJUA

Kontzejuko hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Leteko Kontzejuak, 2024ko azaroaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuko hilerria arautzen duen ordenantza.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsita geldituko da.

Leten, 2024ko abenduaren 12an.–Kontzejuko burua, Javier Ripa Mezquíriz.

Iragarkiaren kodea: L2418153