2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, Andra Mari Zahar Etxeko 2025erako prezio publikoetan. Hasierako onespena
Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea zahar etxe horretako 2025eko ekitaldiko prezio publikoetan.
Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz.
Lesakan, 2024ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2417716