2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2025. urterako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, tasa eta prezio publikoak hogeita hamar egun baliodunez egonen dira jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, 2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsiko dira, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Lekunberri, 2024ko abenduaren 9a.–Arkaitz Goikoetxea Arriola alkatea.
Iragarkiaren kodea: L2417779