260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Urbanizazio-proiektua UE-4 exekuzio-unitatean. Jendaurrean jartzea

Izabako Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen UE-4 exekuzio-unitatearen urbanizazio-proiektua, Luis Ureña Marcok sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin, 74. artikuluari dagokionez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Izaban, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2417610