2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-4 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Izabako Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea birpartzelazio proiektua UE-4 exekuzio unitatean. Luis Ureña Marcok sustatu du proiektua.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Izaban, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2417609