2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
2025erako zerga-tasak eta tasak
Gesalazko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:
Karga-tasa hauek onestea, 2025. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:
2025EKO ZERGA-TASAK ETA TASAK
Proposatzen da ondotik zehazten diren karga-tasak onestea, 2025. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
- Karga-tasa: %25.
- Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.
–Lerateko badian aparkatzeko tasa:
- Bonuak:
- 20 egunetarako: 60,00 euro.
- 10 egunetarako: 40,00 euro.
- 5 egunetarako: 25,00 euro.
- Behe-denboraldian (ekainaren 30era arte eta irailean), eguneko sarrera 4,00 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 5,50 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 1,50 euro motor bakoitzeko.
- Goi-denboraldian (uztailean eta abuztuan) eguneko sarrera 8 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 11,00 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 3,00 eurokoa motor bakoitzeko.
- Erroldatuak, zirkulazio-zerga Gesalazko ibarrean ordaintzen dutenak: 0,00 euro.
–Agiriak egitea:
- Kopiak egitea:
- Zuri-beltzean, DIN A4: 0,10 zentimo.
- Zuri-beltzean, DIN A3: 0,20 zentimo.
- Koloretan, DIN-A4: 0,60 zentimo.
- DIN A-3ko kolorezko kopia: 1,20 euro.
- Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.
- Lurzatien gaineko zedulak: Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.
–Udalaren kiroldegiko tasak:
- Udako denboraldiko abonua:
- 14 urtetik gorakoak: 65,00 euro.
- 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 40,00 euro.
- 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 30,00 euro.
- Udako denboraldiko abonua (hilekoa). Tarifa hauek ez dute dirulaguntzarik.
- 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
- 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 25 euro.
- 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 20,00 euro.
- 3 urtetik beherakoak: doan.
- Udako denboraldirako eguneko sarrerak:
- 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 8,00 euro / egun erdia: 6,00 euro.
- 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5,00 euro / egun erdia: 4,00 euro.
- 3 urtetik beherakoak: doan.
1. Desgaitasuna duten pertsonak edo beste gaitasun batzuk dituztenak: %50eko deskontua.
2. Eskola-taldeetakoak eta kanpalekuetakoak: %30eko deskontua.
- Instalazioak alokatzea udako denboraldian: 2 euro ordu bakoitzeko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.
- Udako denboralditik kanpo, instalazioen alokairua 10,00 eurokoa izanen da ordu eta erdiko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.
- Ezkontza zibilak, ezkongaietako bat ere erroldatuta ez dagoenean: 50,00 euro.
- Partikularrei altzariak mailegatzea:
- Puzgarriak: 180,00 euro.
- Proiektagailua: 100,00 euro.
- Aulkiak, aulki eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
- Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
- Megafonia-ekipoa, ekipo eta egun bakoitzeko: 12,00 euro.
- Karpa: kontratatutako enpresak muntaketa egitea den kostua gehi 600,00 euro.
- Ur-zezena, egun bakoitzeko: 5,00 euro.
- Beste elementu batzuk, egun bakoitzeko: 5,00 euro.
Aipatu ez diren gainerako tasak bere horretan geldituko dira.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta haren kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.
Muetzen, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2417692