2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
2024ko azaroaren 26ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onetsi zuen:
1. Hasiera batez onestea, Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasen tarifak aldatzea.
2. Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
3. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.
Goizuetan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2418216