260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Karrozeria eta mekanika lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Tauro Motor Car SL.

Jarduera: karrozeria eta mekanika lantegia.

Tokia: katastroko 1. poligonoko 40. eta 358. lurzatiak; posta-helbidea: Zaragozako etorbidea z.g., Cordovilla.

Getze Galarren, 2024ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2417801