260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Alkate udalburuaren 2024ko abenduaren 9ko 88. Ebazpenaren bidez, 2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen-zatiak:

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 16a).

Kontuan harturik, tradizioz, Eulaten San Pedro eguna ospatu ohi dela, Eulateko Udalak, osoko bilkuran, erabaki zuen ekainaren 27a izatea 2025eko herriko jaieguna.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–2025eko lan-egutegia.

2025eko lan-egutegia onestea Eulateko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 17a.

–Apirilaren 18a.

–Apirilaren 21a.

–Maiatzaren 1a.

–Maiatzaren 2a.

–Ekainaren 27a: herriko jaieguna.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 2a eta abenduaren 26a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 11:00etatik 14:00ak arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Eulateko Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Eulateko Udalaren iragarki-taulan.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran.

Eulaten, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2417798