2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko ezohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta horren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2024ko abenduaren 4an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2417655