2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Akats zuzenketa, 2025eko karga-tasa, indize eta koefizienteetan
2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean, argitaratu zen 2025erako karga-tasei, indizeei eta koefizienteei buruzko iragarkia. Iragarki horretan akats hau dagoela antzeman da:
Honela dioen tokian:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, honako karga-tasa, indize eta koefiziente hauek onetsi dira 2024rako.
Honela behar du:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, honako karga-tasa, indize eta koefiziente hauek onetsi dira 2025erako.
Oltza Zendean, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2417923