2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
2024rako zerga-tasak
Azueloko Udalak, 2024ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.
–2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:
–Lurraren kontribuzioa: %0,24.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
Azuelon jarduera ekonomikoen gaineko zerga Acciona eta Berrueza enpresei baino ez zaienez ordainarazten, aztertuko da zerga hori jaso daitekeen dagokion indizea aldatuz.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa.
Onestea, zerga horretarako, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, jarraikiz Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei.
–Partikularrek sustatutako jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza-zerbitzuaren fakturaren araberakoa.
Bigarrena.
–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.
Azuelon, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2418228