2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Aldaketa, Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak eta altako uraren erabilera edo aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2024ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldatzen duena ordenantza fiskal bat, zeinaren bidez arautzen baita herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat.
Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
Espediente hori Udalaren bulegoetan azter daiteke, jendea hartzeko orduetan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.
Azagran, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2417391