2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa lurraren gaineko kontribuzioan 2025erako. Hasierako onespena
Arguesdako Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea lurraren gaineko kontribuzioaren 2025eko zerga-tasa.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, Udal Idazkaritzan, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).
Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arguedasen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2417956