2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Haur eta gazteendako zentroaren funtzionamendua arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Andosillako haur eta gazteendako zentroaren funtzionamendua arautzen duen erregelamendua.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Andosillan, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2417752