2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Alkatetzaren azaroaren 29ko 183/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Ameskoabarrengo Udalaren 2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
Lehena.–2025eko lan-egutegia.
2025eko lan-egutegia onestea Ameskoabarrengo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a.
–Urtarrilaren 6a.
–Apirilaren 17a.
–Apirilaren 18a.
–Apirilaren 21a.
–Maiatzaren 1a.
–Maiatzaren 2a.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 15a.
–Abuztuaren 21a, Zudairiko jaiak (osteguna).
–Abuztuaren 22a, Zudairiko jaiak (ostirala).
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 24a.
–Abenduaren 25a.
–Abenduaren 26a.
–Abenduaren 31.
Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2025eko maiatzaren 2a eta abenduaren 24a, 26a eta 31, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak 11:30etik 14:30ak arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Ameskoabarrengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Bosgarrena.–Ordutegi malguaren ezarpena.
Ordutegi malgua ezartzea. Lan ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:30era bitartekoa izanen da, eta gainerako denbora nahi dutenean egin dezakete langileek, modu malguan, betiere 7:20tik 9:00etara eta 14:30etik 16:30era bitarte.
Eskola adineko seme-alaba adingabeak dituzten langileek eskatzen ahalko dute lanaldi malgua handitzea, 9:30 arte, eta irteera moldatu beharko dute ezarrita dagoen eguneko lanaldiaren iraupenera.
Seigarrena.–Atsedenaldia lanaldian.
Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzuari, eta, orokorrean, 8:00etatik 11:30era bitartean hartzen ahalko da.
Zazpigarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.
Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta ondotik egin zaizkion aldaketetan.
Alde batera utzita langileak berak arreta medikoa behar duen kasuak, norberaren arrazoiengatik lantokian ez agertzeko edo lantokitik alde egiteko nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak edo, hala badagokio, ordu-poltsakoak –betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada– eta, baimena ematerakoan lehentasuna emanen zaie laneko eta familiako eginkizunak batera eramatearekin lotutako kasuei.
Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.
Udal-mugartetik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio.
Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi oso gisa kontatuko da.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko, zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik.
Bederatzigarrena.–Laugarren, bosgarren eta seigarren apartatuetan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan-egutegi berariazkoa duten langileei.
Hamargarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan.
Hamaikagarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran.
Ameskoabarrenean, 2024ko abenduaren 5ean.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2417725