260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak, indarra izanen dutenak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertzeko, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Foru Legearen bidez aldatua).

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Ablitasen, 2024ko abenduaren 11n.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2418023