Iragarkia
260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
190C/2024 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Cordovillako lantegiko Smurfit Kappa Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ikusi da Cordovillako lantegiko Smurfit Kappa Navarra SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31005401011983), zeina 2024ko abuztuaren 22an sartu baitzen erregistro honetan, eta 2024ko uztailaren 5ean sinatu baitzuten enpresaren eta sindikatuen ordezkaritzek, 2024ko urriaren 4an zuzentzeko eskatu eta zuzenketa egin ondotik.
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Cordovillako lantegiko Smurfit Kappa Navarra SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31005401011983).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezaten.
Hirugarrena. Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola bukaera ematen administrazio-bideari eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko urriaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
SMURFIT KAPPA NAVARRA SA ENPRESAK CORDOVILLAN DUEN LANTEGIRAKO ETA BERE PLANTILLARENTZAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2023. urtetik 2027. urtera
I. KAPITULUA.–ARAU OROKORRAK
Aldeak zehaztea. Eremu funtzionala eta lurralde eremua.
Hitzarmen kolektibo honek Smurfit Kappa Navarra SA enpresak Cordovillan duen lantegian izanen du eragina, eta hitzarmen horren negoziazioan esku hartu duten alderdien, enpresako zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen akordioaren ondorio da.
1. artikulua. Eremu pertsonala.
Hitzarmen kolektibo honek Smurfit Kappa Navarra SA enpresak Cordovillan duen lantegian izanen du eragina, eta bertako langile guztiei aplikatuko zaie, hala orain berean dihardutenei nola etorkizunean arituko direnei, goi mailako kontseilukideak edo gobernukideak kenduta.
Ordainsariei dagokienez, hitzarmenetik honako kargu hauek salbuetsi dira: kudeatzaile nagusia, plantako kudeatzailea, salmentetako kudeatzailea, kontrolatzailea, langileriaren arduraduna eta salmenten delegatuak eta, orobat, horrela ituntzen duten teknikari tituludunak.
2. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta hitzarmena salatzea.
Hitzarmenak indarra hartuko du bi alderdiek sinatzen duten egunean eta 2027ko abenduaren 31ra arte iraunen du, baina dagoen bezala urtez urte luzatuko da bi alderdietako batek hitzarmenaren bukaera iragartzen ez badu iraupenaren mugaeguna baino hiru hilabete lehenago, gutxienez. Hala ere, ordainsari berriak atzerako eraginez aplikatuko dira 2023eko urtarrilaren 1etik aitzina.
Negoziazio mahaia 2028ko urtarrilaren 1a baino lehen eratu beharko da, eta gehienez ere 48 hilabeteko epea izanen da, hitzarmen honen bukaera datatik hasita, hitzarmen berria negoziatzeko.
Bi aldeek adierazi dute borondate irmoa dutela akordioak ahalik eta lasterren lortzeko, eta, horretarako, honako hau itundu dute:
1. Negoziazioaren lehen urtean, eta hitzarmenari buruzko gaiak direla-eta, enpresak eta langileek konpromisoa hartzen dute lantegiko ohiko funtzionamenduan eragina izan dezakeen indar edo presio neurririk ez hartzeko; ez badute behintzat alderdi batek edo biek aurreko hitzarmenean jasotako konpromisoak urritzeko asmorik.
2. Lehenbiziko 12 hilabeteak pasatu eta akordiorik lortu ez bada, alderdiek konpromisoa hartzen dute, negoziazioa bultzatzeko xedez, bilera bat egiteko hamabostean behin gutxienez.
3. Hori hala izanik ere, beste 12 hilabete pasatzen badira ezer lortu gabe, bi alderdiek, 15 egun baino lehen, bitartekari/adiskidetzaile bat hautatuko dute, ahalik eta lasterren hitzarmena berritzeko behin betiko akordioak lortzen lagun dezan.
Negoziazioak iraun bitartean, eta hitzarmen berria sinatu arte, aurrekoaren baldintzak mantenduko dira.
3. artikulua. Baldintzarik hoberenak.
Hitzarmen honetako zehaztapen ekonomikoak eta beste era guztietakoak, oro har hartuta, gutxieneko mailakotzat hartzen dira; beraz, aurretik zeuden egoera guztiak hitzarmenaren barnean bilduak daude, eta orokorrean orain itundutakoak baino egoera hobeak zituzten langileei errespetatu eginen zaizkie lehengoak.
4. artikulua. Konpentsazioa.
Ordainsarien kontzeptu guztietan edo batzuetan gorabehera ekonomikoak ekartzen dituzten legezko aldaketak hitzarmen honetan itundutakoak irentsiko ditu. Eragin praktikoa izanen dute baldin eta, orokorrean hartuta, hitzarmen honen guztirako maila gainditzen badute, errendimendu normaleko urteko kalkuluaren arabera.
5. artikulua. Batzorde paritarioa.
Hitzarmen hau aplikatzerakoan sor litezkeen interpretaziozko zalantzak argitze aldera, eta agintaritza eskudunaren ahalmenak galarazi gabe, Batzorde Paritarioa eratu da, honakoek osatua:
a) Langileen ordezkariak: Alberto Zabalegi Marko jauna, Jesús Ángel Arbeloa Pascual jauna eta Francisco Javier Senosiain Munárriz jauna.
b) Enpresaren ordezkariak: Ignacio Landa García jauna, Zuriñe Echarri Laurenz andrea eta Tomás Gortazar Mendieta jauna.
Lan bilerak Smurfit Kappa Navarra SAk Cordovillan duen lantegian eginen dira, eta horixe izanen da helbide fisikoa, ondorio guztietarako.
Batzorde Paritario horren eskumena izanen da legean ezarritako gaietan eta esleitzen zaion beste batzuetan esku izatea eta, bereziki, honako hauetan:
1. Hitzarmen kolektiboaren interpretazioa.
2. Itundutakoa betetzen den zaintzea.
3. Elkarren arteko adostasunez alderdiek ematen dizkioten gaiak.
Alderdi bakoitzak aurreko paragrafoan adierazitako gaiei buruz sortzen zaizkien galderak eginen dizkie bere ordezkariei. Beste alderdiari galdera horien berri emanen zaio, eta alderdiak ados jarri beharko dira 15 eguneko gehieneko epean, azken jakinarazpenetik aurrera zenbatuta, batzorde paritarioaren bilera egiteko eguna eta ordua finkatzeko. 15 eguneko gehieneko epean, batzordeak akta eginen du hartu dituen erabakiekin eta hitzartu diren salbuespenekin, alderdiek ituntzen dituzten salbuespenak izan ezik. Erabakiak gehiengoz hartu beharko dira eta interesdunei jakinaraziko zaizkie, bileraren aktaren bidez.
Epe horiek bukatu eta batzorde horretan sor daitezkeen desadostasunei buruzko akordiorik ez badago, gatazkak konpontzeko sistema ez-judizialak aplikatuko dira. Sistema horiek Estatuko edo autonomia erkidegoko lanbidearteko akordioen bidez ezarritakoak dira, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan xedatutako moduan.
6. artikulua. Nahitaezko arbitrajeari uko egitea.
Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolaketako edo produkziokoak direla eta enpresak hitzarmen honetan bildutako edozein baldintza aldatu nahi badu, aldez aurretik negoziatu beharko du nahitaez, dela batzorde paritarioan dela bi ordezkaritzak elkartuta, eta, kasua bada, aldaketaren xedeko baldintzak berridazten ahal dira, baina ez da onartuko nahitaezko arbitrajea gatazka konpontzeko metodo gisa. Bi ordezkaritzen arteko akordioa beharko da aplikazio ezari buruzko desadostasuna Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren edo Nafarroako Foru Komunitatean sortzen ahalko den hirualdeko organoaren eraginpean jartzeko. Klausula horrek 2027ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra.
7. artikulua. Aplikatu beharreko xedapenak.
Hitzarmenean espresuki aurreikusten ez den orotan, Langileen Estatutuan, Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean, Barne Araubideko Erregelamenduan eta indarra duten gainerako xedapen guztietan adierazitakoari jarraituko zaio.
II. KAPITULUA.–LANGILEEN SAILKAPENA
8. artikulua. Lanbide taldeak.
Lantegiko langileak talde hauetan sailkatuta daude:
I.–Teknikariak.
II.–Administrariak.
III.–Beharginak.
IV.–Menpekoak.
9. artikulua. Lanbide kategoriak eta kalifikazio koefizienteak.
Ordainsarien mailak zehazten dituzten lanbide kategoriak eta horiei loturiko kalifikazio koefizienteak Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean agertzen dira, eta lanpostuen definizioei eta zerrendari dagokienez hartan finkatutakoari jarraituko zaio.
Langile guztiek dute beren lanbide kategoria eta kalifikazio koefizientea ezagutzeko eskubidea.
Langile berriak 1.28 kategoriarekin sartuko dira. Kategoria hori aldi baterakoa eta 3 hilabeteko iraupenekoa izanen da, langile berrientzat bakarrik.
Kategoria hori ez da hilabete horien ondoren aplikatzen ahalko. Langile orok betetzen ari den kategoria-aldea kobratuko du, eta ez zaie inola ere aplikatuko langile finkoei.
Hiru hilean behin, Ekoizpenak eta Giza Baliabideek kategoriak berrikusiko dituzte eta, hala badagokio, eguneratu eginen dituzte. Hartutako erabakien berri emanen diote batzordeari.
9. bis artikulua. Makina batzuetako lanpostuen kategoriak eta koefizienteak.
Aurreko artikuluan esandakoaren salbuespen berezi gisa, eta arestian aipatu hitzarmen nazionalak hobetzen ez dituen bitartean, ondoren adierazten diren lanpostuetarako, horietan egiten den lana aurretiaz finkatutakoa baldin bada behintzat, kategoria eta kalifikazio koefiziente hauek ezarri dira, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:
MAKINAK | LANPOSTUA | KATEGORIA | KOEFIZIENTEA |
"Marius Martin 924" lerroan | Makinaren gidari arduraduna | 1. mailako ofiziala | 1,90 |
Gidariarekin txandakatzen den laguntzailea | 1. mailako ofiziala | 1,80 | |
Gidariarekin txandakatzen ez den laguntzailea | 2. mailako ofiziala | 1,70 | |
"BGM" lerroan | Makinaren gidari arduraduna | 1. mailako ofiziala | 1,90 |
Laguntzaile lehena | 2. mailako ofiziala | 1,70 | |
Bigarren laguntzailea | 3. mailako ofiziala | 1,47 | |
"Gandossi" lerroan | Makinaren gidari arduraduna | 1. mailako ofiziala | 1,90 |
Laguntzaile lehena | 2. mailako ofiziala | 1,70 | |
Bigarren laguntzailea | 3. mailako ofiziala | 1,47 | |
"Ward" trokelatzeko makina | Makinaren gidari arduraduna | 1. mailako ofiziala | 1,80 |
Gidariarekin txandakatzen den laguntzailea | 1. mailako ofiziala | 1,70 | |
Gidariarekin txandakatzen ez den laguntzailea | 2. mailako ofiziala | 1,55 | |
Bobst trokelatzeko makina | Makinaren gidari arduraduna | 1. mailako ofiziala | 1,80 |
Laguntzailea | 2. mailako ofiziala | 1,63 | |
Bihurketako transferra | Gidari titularra | 3. mailako ofiziala | 1,34 |
Martin 924, BGM, Gandossi, Bobst eta Ward | Makinetako errelebokoa | 1. mailako ofiziala | 1,70 |
Uhintzailea | Taldeen gidari uhintzailea | 1. mailako ofiziala | 1,80 |
Goiko irteerako gidaria | 3. mailako ofiziala | 1,34 | |
Beheko irteerako gidaria | 2. mailako ofiziala | 1,55 | |
Uhintzailea | Orga jasotzailearen gidaria | 2. mailako ofiziala | 1,55 |
Transfer gidaria | 3. mailako ofiziala | 1,47 | |
Galdara, araztegia, almidoia, etab. | 1. mailako ofiziala | 1,70 | |
Boxmakerra | Gidaria | 1. mailako ofiziala | 1,70 |
Zumitz-jartzailea | Gidaria | 3. mailako ofiziala | 1,34 |
Trokelak/klixeak eta tintak | Langilea | 1. mailako ofiziala | 1,70 |
Bestelakoak | Langilea | Tailerreko laguntzailea | 1,28 |
KONTZEPTUAK:
Aurreko ondorioetarako, kontzeptu hauek zehaztu dira:
Laguntzailea:
Lanpostua eraginkortasunez betetzeko gai den makina bateko langilea da.
Txandakako laguntzailea:
Aldizka-aldizka, gidari titularrarekin edo makinaren arduradunarekin lana era egokian txandakatzen duen laguntzailea.
Artikulu honetan ezarritakoan oinarrituz, kategoriak eta koefizienteak aldatzeko, kontuan hartuko da lanpostua, eta berriro aztertuko dira baldin eta ondoren langilearen beraren interesagatik postu aldaketarik gertatzen bada.
10. artikulua. Prestakuntza.
SKNko plantillako prestakuntza beharrei erantzuteko, prestakuntzako saio arautuetan sartutako langileak eta Zuzendaritzak erraztasunak emanen dituzte txanda behar den denborarako aldatzeko, gutxienez ere 4 egun lehenago abisatuta.
III. KAPITULUA.–BALDINTZA EKONOMIKOAK
11. artikulua. 2023., 2024., 2025., 2026. eta 2027. urteetako ordainsariak.
1. Hitzarmen honen indarraldian, ondoren adierazten diren kalkulu irizpideen eta igoeren arabera aldatuko dira ordainsariak:
Igoera orokorrak (langile guztientzat):
Urtea: Aurreko urteko benetako ordainsariaren gaineko igoera.
2023: % 4,75.
2024: % 3,25.
2025: % 3,00.
2026: % 2,25.
2027: % 2,00.
2028ko urtarrilaren 1ean soldatak eguneratuko dira 2022-2026 urteen artean metatutako KPI nazionalaren aldearen arabera, 2023-2027 urteen artean metatutako soldata igoerekin alderatuta.
2025, 2026 eta 2027ko urtarrileko soldata berrikuspenetan, adostutako igoera ez badator bat aurreko urteko KPIarekin, igoera hori berrikusiko da, KPIa egokituta.
1. Bermatzen da KPIa negatiboa izanez gero, hori zero balioarekin konputatuko dela.
2. Hala ere, aurreko urteko KPI negatibo hori kontuan hartuko da 2028ko urtarrileko soldata erregularizazioa kalkulatzeko.
3. Aurreko puntuan azaldutako ordainsaria osatzen duten kontzeptuen zenbatekoak kalkulatuko dira hitzarmen honen 12. artikuluan zehazten den soldata egituraren arabera, eta horretarako kontuan hartuko dira, Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionaleko kontzeptuetarako, hitzarmen horretan ezarritako balioak eta, beste kontzeptuetarako, berriz, une bakoitzean indarra duen ordainsari osoarekiko diferentziak.
12. artikulua. Ordainsariaren egitura.
Hitzarmen honen eraginpeko langileen ordainsaria, lanaldi arruntari dagokiona, honela osatuta egonen da:
1. Alde batetik, Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalaren berezko kontzeptu berberengatik (gaur egun: oinarrizko soldata, antzinatasuna, mozkinak eta osagarri lineala) eta hitzarmen horretan unean-unean indarrean dauden zenbatekoetan.
2. Langile guztiei aplikatuko zaie "enpresa osagarria" izeneko osagarria, zenbateko desberdinekin, gero zehaztuko direnak, kalifikazio koefizienteen eta antzinatasunaren arabera.
3. Enpresan 1990/12/31n hamaika urte edo gehiagoko antzinatasuna duten langileei bakarrik aplikatuko zaien beste kontzeptu bat, "osagarri berezia" izenekoa, zeinaren helburua baita langile horiei segurtatzea ordainsari osoa ez dadila inoiz ere izan data horretara arte indarra zuen soldata sistema edo egiturarekin izanen zuketen soldata baino txikiagoa.
4. Lantegiko langile guztiei aplikatuko zaie "Ad Personam osagarria" izeneko osagarria, horren bidez konpentsatzeko lanaldi jarraituaren osagarria 2016/07/01etik kendu izana.
2016/06/10a baino antzinatasun handiagoa duten langileen kasuan, osagarri hori kalkulatuko da langile bakoitzak aipatu datan duen lanbide kategoriaren eta antzinatasunaren arabera, eta gaur egun aparteko ordu gisa jasotzen den balioaren 15 minuturen parekoa izanen da, hau da, % 65,13ko igoera finkatutako ordu arruntaren prezioaren gainean, bider langile bakoitzak urtean dituen lanegunak (219 egun), eta zati 12 hilabete.
Lortutako balioa balio bakarra izanen da langile bakoitzarentzat, 12 hilabetekoetan ordainduko da eta Ad Personam eskubidea eratuko du.
Hitzarmenaren bost urteetan zehar, Ad Personam osagarria ordainduko zaie kobratzen ez duten langile guztiei, urtean % 20, 2024ko urtarrilean % 40arekin hasi eta 2027ko urtarrilean % 100era iritsi arte.
Langile berriek ere Ad Personam osagarria kobratuko dute, urte bakoitzerako ezarritako ehunekoari jarraiki.
5. 2020/01/01etik aurrera aplikatuta, "Bulegoetako leialtasun osagarria" deiturikoa ezartzen da kontratu indibiduala duen bulegoetako langile guztientzat, ez badute urtero jasotzen ordainsari aldakor bat, ezarritako helburuen araberakoa.
Indarrik gabe gelditzen da Enpresako Barne Araubideko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritakoa.
Teknikariek eta administrariek kobratzen dutena hileko ordainsaritzat hartuko da, eta eguneko ordainsaritzat beharginek eta menpekoek kobratzen dutena.
Ordainsari horiei dagokienez, zeinetan goian aipatu kontzeptuak sartzen baitira, hileko soldaten kasuan hilabete natural bakoitzeko 30 egun ordainduko dira (hilabete bakoitzean zenbat egun diren kontuan hartu gabe) eta, eguneko soldaten kasuan, likidatutako aldi bakoitzari dagozkion egun naturalen arabera ordainduko dira. Aurrekotik salbuesten da "Mozkinak" kontzeptuaren ordainketa, zeinaren likidazio aldia urtea izanen baita.
13. artikulua. Oinarrizko soldata.
2023. urtean ondoko zenbatekoak izanen dira kasu bakoitzean aipatzen diren kalifikazio koefizienteei dagokienez:
a) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | OINARRIZKO SOLDATA |
1,47 | 783,59 |
1,90 | 1.012,80 |
2,40 | 1.279,32 |
2,60 | 1.385,94 |
2,80 | 1.492,54 |
b) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | OINARRIZKO SOLDATA |
1,28 | 22,48 |
1,34 | 23,53 |
1,40 | 24,58 |
1,47 | 25,81 |
1,55 | 27,22 |
1,63 | 28,62 |
1,70 | 29,85 |
1,80 | 31,61 |
1,90 | 33,36 |
2,10 | 36,87 |
2024. urtean ondoko zenbatekoak izanen dira kasu bakoitzean aipatzen diren kalifikazio koefizienteei dagokienez:
b) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | OINARRIZKO SOLDATA |
1,47 | 809,05 |
1,90 | 1.045,71 |
2,40 | 1.320,90 |
2,60 | 1.430,98 |
2,80 | 1.541,05 |
c) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | OINARRIZKO SOLDATA |
1,28 | 23,15 |
1,34 | 24,24 |
1,40 | 25,32 |
1,47 | 26,59 |
1,55 | 28,04 |
1,63 | 29,48 |
1,70 | 30,75 |
1,80 | 32,56 |
1,90 | 34,37 |
2,10 | 37,98 |
14. artikulua. Antzinatasuna.
Antzinatasuna Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean eta Barne Araubideko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat sorraraziko da, ehunekoen zenbatekoari dagokiona kenduta, zeinetan ez baitira aplikatuko Erregelamenduaren 63. artikuluan finkatutakoak, indarrik gabe gelditu direlako, baizik eta oinarrizko soldataren % 3, hala hirurteko nola bosturtekoetan.
2023rako balio hauek izanen dira, bakoitzaren kalifikazio koefizienteei dagokienez.
a) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | HIRURTEKO EDO BOSTURTEKO |
1,47 | 23,51 |
1,90 | 30,38 |
2,40 | 38,38 |
2,60 | 41,58 |
2,80 | 44,78 |
b) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | HIRURTEKO EDO BOSTURTEKO |
1,28 | 0,67 |
1,34 | 0,71 |
1,40 | 0,74 |
1,47 | 0,77 |
1,55 | 0,82 |
1,63 | 0,86 |
1,70 | 0,90 |
1,80 | 0,95 |
1,90 | 1,00 |
2,10 | 1,11 |
2024rako balio hauek izanen dira, bakoitzaren kalifikazio koefizienteei dagokienez.
a) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | HIRURTEKO EDO BOSTURTEKO |
1,47 | 24,27 |
1,90 | 31,37 |
2,40 | 39,63 |
2,60 | 42,93 |
2,80 | 46,23 |
b) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | HIRURTEKO EDO BOSTURTEKO BAKOITZEKO BALIOAK |
1,28 | 0,69 |
1,34 | 0,73 |
1,40 | 0,76 |
1,47 | 0,80 |
1,55 | 0,84 |
1,63 | 0,88 |
1,70 | 0,92 |
1,80 | 0,98 |
1,90 | 1,03 |
2,10 | 1,14 |
15. artikulua. Mozkinen paga.
Ordainsari horren zenbatekoa, martxoan ordainduko dena, Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean ezarritakoak arautuko du, era honetan: langile bakoitzari aurreko urteko hamabi hilabeteko oinarrizko soldataren gehi antzinatasunaren gehi aparteko bi eskersarien baturaren % 8 ordainduko zaio (edo aurreko kontzeptuen zatikia, aurreko urte osoan plantillan egon ez bada).
Indarrik gabe utzi da enpresako Barne Araubidearen Erregelamenduan kontzeptu horri buruz ezarritakoa.
16. artikulua. Osagarri lineala.
Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean ezartzen denez, zenbateko bera da kategoria guztientzat.
2023an, hileko sari gordina 349,01 eurokoa izanen da, edo 11,50 euro gordin eguneko, ordainsaria nolakoa den, hilerokoa edo egunerokoa.
2024an, hileko sari gordina 360,35 eurokoa izanen da, edo 11,84 euro gordin eguneko, ordainsaria nolakoa den, hilerokoa edo egunerokoa.
17. artikulua. Ordainsari osagarriak.
1. Aurreko artikuluetan aipatu diren ordainsari kontzeptuez gainera, zeinak Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean ezarritakoak baitira, "Enpresa osagarria" finkatu da, eta 2023rako balio hauek izanen ditu, kalifikazio koefizienteen eta antzinatasunen arabera:
a) I. eta II. taldeetako langileen enpresa osagarria (teknikariak eta administrariak) (euro/hil).
KAL. KOEF. | ANTZIN. GABE | 1 HIRURT. | 2 HIRURT. | 1 BOSTURT. | 2 BOSTURT. | 3 BOSTURT. | 4 BOSTURT. | 5 BOSTURT. | 6 BOSTURT. | 7 BOSTURT. | 8 BOSTURT. |
1,47 | 1.029,18 | ||||||||||
1,90 | 999,49 | 1.004,56 | 1.009,63 | 1.014,70 | 997,47 | ||||||
2,40 | 969,93 | 976,33 | 982,73 | 989,14 | 970,68 | 976,67 | 982,66 | 988,65 | 994,64 | 1.000,63 | 1.006,62 |
2,60 | 977,08 | 983,57 | 990,06 | 997,81 | |||||||
2,80 | 965,49 | 972,48 | 979,47 | 986,46 |
b) III. eta IV. taldeetako langileen enpresa osagarria (beharginak eta menpekoak) (euro/egun).
KAL. KOEF. | ANTZIN. GABE | 1 HIRURT. | 2 HIRURT. | 1 BOSTURT. | 2 BOSTURT. | 3 BOSTURT. | 4 BOSTURT. | 5 BOSTURT. | 6 BOSTURT. | 7 BOSTURT. |
1,28 | 34,48 | 34,61 | 34,73 | 34,85 | 34,34 | 34,46 | ||||
1,34 | 34,37 | 34,49 | 34,62 | 34,75 | 34,24 | 34,36 | 34,48 | 34,60 | 34,72 | 34,84 |
1,40 | 34,24 | 34,37 | 34,51 | 34,64 | 34,12 | 34,25 | 34,37 | 34,50 | 34,62 | 34,75 |
1,47 | 34,21 | 34,35 | 34,49 | 34,63 | 34,11 | 34,24 | 34,37 | 34,50 | 34,64 | |
1,55 | 34,32 | 34,47 | 34,62 | 34,77 | 34,23 | 34,37 | 34,51 | 34,65 | ||
1,63 | 34,02 | 34,18 | 34,34 | 34,49 | 33,95 | 34,10 | 34,25 | 34,39 | 34,54 | 34,69 |
1,70 | 33,99 | 34,15 | 34,32 | 34,48 | 33,93 | 34,09 | 34,24 | |||
1,80 | 34,14 | 34,31 | 34,48 | 34,65 | 34,10 | 34,26 | 34,42 | 34,59 | 34,75 | |
1,90 | 33,54 | 33,72 | 33,90 | 34,09 | 33,53 | 33,70 | 33,87 | 34,04 | 34,21 | |
2,10 | 33,24 | 33,44 | 33,64 | 33,84 | 33,27 | 33,46 | 33,65 | 33,84 |
Aurreko artikuluetan aipatu diren ordainsari kontzeptuez gainera, zeinak Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean ezarritakoak baitira, "Enpresa osagarria" finkatu da, eta 2024rako balio hauek izanen ditu, kalifikazio koefizienteen eta antzinatasunen arabera:
a) I. eta II. taldeetako langileen enpresa osagarria (teknikariak eta administrariak) (euro/hil).
KAL. KOEF. | ANTZIN. GABE | 1 HIRURT. | 2 HIRURT. | 1 BOSTURT. | 2 BOSTURT. | 3 BOSTURT. | 4 BOSTURT. | 5 BOSTURT. | 6 BOSTURT. | 7 BOSTURT. | 8 BOSTURT. |
1,47 | 1.062,63 | ||||||||||
1,90 | 1.031,98 | 1.037,21 | 1.042,44 | 1.047,68 | 1.029,89 | ||||||
2,40 | 1.001,45 | 1.008,06 | 1.014,67 | 1.021,28 | 1.002,23 | 1.008,41 | 1.014,60 | 1.020,78 | 1.026,97 | 1.033,15 | 1.039,34 |
2,60 | 1.008,83 | 1.015,53 | 1.022,23 | 1.030,34 | |||||||
2,80 | 996,87 | 1.004,09 | 1.011,30 | 1.018,52 |
b) III. eta IV. taldeetako langileen enpresa osagarria (beharginak eta menpekoak) (euro/egun).
KAL. KOEF. | ANTZIN. GABE | 1 HIRURT. | 2 HIRURT. | 1 BOSTURT. | 2 BOSTURT. | 3 BOSTURT. | 4 BOSTURT. | 5 BOSTURT. | 6 BOSTURT. | 7 BOSTURT. |
1,28 | 35,52 | 35,65 | 35,77 | 35,90 | 35,37 | 35,49 | ||||
1,34 | 35,40 | 35,53 | 35,66 | 35,80 | 35,27 | 35,39 | 35,51 | 35,64 | 35,76 | 35,89 |
1,40 | 35,27 | 35,40 | 35,54 | 35,68 | 35,15 | 35,28 | 35,41 | 35,54 | 35,67 | 35,79 |
1,47 | 35,24 | 35,39 | 35,53 | 35,68 | 35,13 | 35,27 | 35,41 | 35,54 | 35,68 | |
1,55 | 35,35 | 35,51 | 35,66 | 35,81 | 35,26 | 35,41 | 35,55 | 35,69 | ||
1,63 | 35,05 | 35,21 | 35,37 | 35,53 | 34,98 | 35,13 | 35,28 | 35,43 | 35,58 | 35,73 |
1,70 | 35,01 | 35,18 | 35,35 | 35,52 | 34,95 | 35,11 | 35,27 | |||
1,80 | 35,16 | 35,34 | 35,52 | 35,70 | 35,12 | 35,29 | 35,46 | 35,63 | 35,79 | |
1,90 | 34,55 | 34,74 | 34,92 | 35,11 | 34,54 | 34,71 | 34,89 | 35,06 | 35,24 | |
2,10 | 34,24 | 34,45 | 34,65 | 34,86 | 34,27 | 34,46 | 34,66 | 34,85 |
Enpresak "osagarri pertsonal" gisa beste mota batzuetako osagarriak ere ezartzen ahal ditu lanpostu, inguruabar edo jarrera berariazko batzuk ordaintzeko edo konpentsatzeko. Horrelakoetan, osagarri horiek kasuz kasu erabakitakoak arautuko ditu.
2. Hitzarmenaren bost urteetan zehar, Ad Personam osagarria ezartzen joanen zaie kobratzen ez duten langile guztiei, urtean % 20, 2024ko urtarrilean % 40arekin hasi eta 2027ko urtarrilean % 100era iritsi arte.
Langile berriek ere Ad Personam osagarria kobratuko dute, urte bakoitzerako ezarritako ehunekoari jarraiki.
KAL. KOEF. | ANTZIN. GABE | 1 HIRURT. | 2 HIRURT. |
1,28 | 132,57 | 134,18 | 135,78 |
1,34 | 134,50 | 136,18 | 137,86 |
1,40 | 136,40 | 138,16 | 139,91 |
1,47 | 138,86 | 140,70 | 142,54 |
1,55 | 141,93 | 143,87 | 145,81 |
1,63 | 144,23 | 146,27 | 148,32 |
1,70 | 146,67 | 148,80 | 150,93 |
1,80 | 150,53 | 152,78 | 155,04 |
1,90 | 152,98 | 155,36 | 157,74 |
2,10 | 159,57 | 162,20 | 164,84 |
18. artikulua. Aparteko eskersariak.
Uztaileko eta Eguberrietako eskersariak 30 eguneko lanaldiari dagozkionak izanen dira (horietako bakoitza), kontzeptu hauek barne hartuz:
Oinarrizko soldata, antzinatasuna, osagarri lineala, enpresa osagarria eta osagarri berezia. (Antzinatasunari eta osagarri bereziari dagokienez, kontzeptu horietarako eskubidea izanez gero soilik, berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz).
19. artikulua. Bulegoetako leialtasun osagarria.
Bulegoetako langile batek, kontratu indibiduala izanik, ez badu urtero jasotzen ordainsari aldakor bat, ezarritako helburuen araberakoa, leialtasun osagarri bat jasoko du, ondotik zehazten den irizpidearen arabera:
2023ko balioak:
–2 urtetik 4 urtera bitarteko kontratua: 563,21 euro urtean.
–4 urtetik 6 urtera bitarteko kontratua: 1.126,43 euro urtean.
–6 urte baino gehiagoko kontratua: 1.689,64 euro urtean.
2024ko balioak:
–2 urtetik 4 urtera bitarteko kontratua: 581,52 euro urtean.
–4 urtetik 6 urtera bitarteko kontratua: 1.163,04 euro urtean.
–6 urte baino gehiagoko kontratua: 1.744,56 euro urtean.
20. artikulua. Oporrak.
Opor egunetan kontzeptu hauei dagozkien zenbatekoak besterik ez dira ordainduko:
oinarrizko soldata, antzinatasuna, osagarri lineala, enpresa osagarria, osagarri berezia, osagarri pertsonala eta ad personam osagarria. (Antzinatasunari, osagarri bereziari, osagarri pertsonalari eta ad personam osagarriari dagokienez, kontzeptu horietarako eskubidea izanez gero soilik, berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz).
21. artikulua. Aparteko orduak.
I. Aparteko orduak kasu bakoitzean lanordu arruntaren prezioa baino % 65,13 gehiago ordainduko dira.
Lanordu arruntaren prezioa honako kontzeptu hauei dagokien urteko ordainsaria zatitzearen emaitza izanen da: oinarrizko soldata, antzinatasuna, mozkinak, osagarri lineala gehi hitzarmen honen 17. artikuluan aipatu ordainsari osagarriak eta kasu bakoitzean egokitzen den osagarri berezia, denak batu, eta ateratzen den zenbatekoa zati lanaldi arrunteko urteko ordu kopurua.
II. Aurreko puntuan adierazitako irizpidearen arabera aparteko orduak ordaindu ordez bi aukera daude horiek konpentsatzeko, kasu bakoitzean alderdien artean ados jarriz gero:
a) Aparteko orduetan lan egindako denboraren adinako atsedenaldiarekin, %75 gehiturik.
b) Aparteko orduetan lan egindako denboraren adinako atsedenaldiarekin gehi egin diren aparteko orduen %a (I. atalean urte bakoitzerako ezarria) ordainduz ordu arrunten prezioan.
III. Aparteko orduak egiteko arrazoiak zein diren ikusirik, ordu horiek ezinbestekoak izan daitezke.
Langileen Estatutuarekin bat, ezinbestekoak edo premia larrikoak izanen dira hondamenei edo aparteko edo presako beste kalte batzuei aurre egiteko edo konpontzeko egin beharreko aparteko orduak. Horrelakoetan bakarrik izanen da nahitaezkoa ordu horiek egitea, bai eta mota bereziko lanaldi bat osatzen dutenak ere.
IV. Makina uhintzailea prestatzeko lanaldi bereziko orduak, beharrezkoak badira eta kasu bakoitzean, lanordu arruntaren prezioa baino % 75 gehiago ordainduko dira.
22. artikulua. Lanera huts egitearen ondoriozko deskontua.
Bidezko arrazoirik gabe lanera huts egitea, ordaindu gabeko baimenak eta arrazoi partikularrengatik laneko orduetan irteteak deskontatu eginen dira, justifikatu gabeko absentziei hutsegite eta zehapenen kapitulua aplikatzeaz gainera, kasu bakoitzean lanordu arruntaren prezioa oinarritzat hartuta.
23. artikulua. Ohiko lanalditik kanpoko deiak.
Lanak hala eskatzen duenean, langileei euren ohiko ordutegitik kanpora lan egin dezaten eskatzen zaienean aurrez programatu ez diren zereginetarako, dei bakoitzeko 36,45 euroko plusa ordainduko zaie 2023an, eta 37,63 euro 2024an, egindako aparteko orduei dagokien lansariaz gainera.
24. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00ak arteko txandetan jarraian edo aldian-aldian lan egiten duten langileek gaueko lanaren plusa kobratuko dute, ondorengo tauletan 2023rako ezarritako balioen arabera:
a) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | LAN EGINDAKO GAU BAKOITZEKO |
2,40 | 43,46 |
b) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | LAN EGINDAKO GAU BAKOITZEKO |
1,28 | 23,19 |
1,34 | 24,26 |
1,40 | 25,36 |
1,47 | 26,61 |
1,55 | 28,03 |
1,63 | 29,52 |
1,70 | 30,82 |
1,80 | 32,61 |
1,90 | 34,41 |
2,10 | 38,05 |
2024rako ondorengo tauletan ezarritako balioen arabera:
a) I. eta II. taldeetako langileak (teknikariak eta administrariak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | LAN EGINDAKO GAU BAKOITZEKO |
2,40 | 44,87 |
b) III. eta IV. taldeetako langileak (beharginak eta menpekoak).
KALIFIKAZIO KOEFIZIENTEAK | LAN EGINDAKO GAU BAKOITZEKO |
1,28 | 23,95 |
1,34 | 25,05 |
1,40 | 26,18 |
1,47 | 27,47 |
1,55 | 28,94 |
1,63 | 30,48 |
1,70 | 31,82 |
1,80 | 33,67 |
1,90 | 35,53 |
2,10 | 39,29 |
Plusa lan egindako gau bakoitzekoa izanen da. Plus hori ez da sorraraziko aparteko ordu gisa lan eginez gero, aparteko orduek berariazko konpentsazioa dutelako.
Dena den, langile batek, fabrikako antolaketa beharrak direla-eta aste batean eguneko eta gaueko txandetan aritu bada, aste horretan lan egindako egun guztiei dagokien plusa jasoko du.
IV. KAPITULUA.–BAIMENAK
25. artikulua. Lizentzia ordainduak.
Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek, honako arrazoi hauengatik, baimena izanen dute denbora batez lanera ez agertzeko, ordainduak izateko eskubidea galdu gabe, betiere aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badute:
1. Hiru egun natural seme edo alabaren jaiotzagatik, adopzioagatik, adoptatzeko helburuarekin zaintzeagatik edo hartzeagatik, jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa baliatzeko behar diren kotizazio aldiak egiaztatzen ez dituen gurasoari. Hiru egun natural horiek jaiegun ofizialak edo Erregistro Zibilerako egun baliogabeak izatea egokituz gero eta, gainera, baimena duen langileak lan egin beharko balu hurrengo laneguneko goizeko txandan, egun horretan ere lizentzia ordaindua izanen luke.
2. Ezkontidearen heriotza: lau egun natural; eta langilearen seme edo alaba baten heriotza: hiru egun natural.
3. Langilearen ezkontidearen anai-arreben ezkontideen heriotza, baita langilearen edo bere ezkontidearen osaba-izeben edo haien ezkontideen heriotza: egun natural bat.
4. Egun natural bat, ondoren aipatzen diren ahaideen eritasun larria, istripuaren ondoriozko lesio larriak edo operazio kirurgiko larria izaten denean: langilearen ezkontidearen anai-arreben ezkontideak, langilearen edo bere ezkontidearen osaba-izebak eta haien ezkontideak, langileak 100 km baino gehiagoko bidaia egin behar izanez gero (distantzia horretan lantokitik hasitako joan-etorria sartzen da).
5. Langilearen edo bere ezkontidearen seme-alaben, gurasoen eta anai-arreben ezkontza: egun natural bat.
6. 1., 2. eta 3. ataletan aipatutako kasuetan, arrazoi hori dela-eta langileak bidaia egin behar badu, epea bi egunez luzatuko da bidaia 500 kilometrotik gorakoa bada.
Kasu guztietan bidaia joan-etorrikoa dela ulertuko da, lantokitik baimenaren arrazoi den ahaidea dagoen lekuraino (ospitalea nahiz etxea).
Bidaiaren luzera neurtzerakoan, enpresaren eta langilearen artean adostasunik ez izatera, distantziaren proba egiteaz enpresa arduratuko da. Garraio publikoan egiten den ibilbide motzena izanen da distantzien neurria.
Langileen Estatutuaren 37.3.b artikuluan eta artikulu honetako 4. atalean aipatzen den egoera larria frogatu beharko da medikuak luzatutako txosten edo inprimakiaren bidez, eta bertan agerraraziko da eriari edo istripua izan duenari asistentzia emandako data, edo ebakuntza egindako eguna, pazientearen izena eta deiturak, eta eritasuna, lesioa edo ebakuntza larria dela edo etxean bi egunez gutxienez atseden hartzea eskatzen duela.
Ebakuntza larria dela ulertuko da, halaber, anestesia orokorra ematen den bakoitzean. Orobat, eritasuna, lesioa edo ebakuntza larritzat joko da 48 ordu gutxienez, jarraian, ospitalean egon behar izan dela frogatzen bada.
Langilearen ezkontidearen, bien seme-alaben, langilearen edo ezkontidearen gurasoen edo langilearen anai-arreben eritasun larria, lesio larriak, edo ebakuntza larria izaten denean, aipatutakoak langilearekin bizi badira eta larritasun egoerak irauten badu edo berriro agertzen bada, eskubidea izanen da (beste behin bakarrik) bi egun naturaleko beste lizentzia bat hartzeko, lehenbiziko lizentzia bukatu denetik hogeita hamar egun igaro ondoren.
7. Langileak urtean 32 ordu izanen ditu lehen mailarainoko odol ahaidetasuneko senideei eta ezkontideari medikuarenera eta espezialistengana laguntzeko.
Gainerakoetan, indarra duen legerian ezarritakoari jarraituko zaio.
Lizentzia horien oinarria eta xedea da lizentzien arrazoi izandako zergatiei edo ondorioei erantzutea.
Bestalde, artikulu honetan bildu lizentziak, orokorrean eta aplikazio orokorreko xedapenetan ematen direnak baino hobeak direla ikusiz gero, horrek konpentsatu eginen ditu kasu jakin batzuetan izan daitezkeen murriztapenak.
I. Izatezko bikoteek, legez eratzen direnean, bikote ezkonduek euren ezkontideei dagokienez dituzten lizentzia berberak izanen dituzte. Konpromiso horri dagokion baimena behin baizik ez da hartzen ahalko egoera horretan, eta baimena ez da errepikatzen ahalko bikotekide berarekin ezkontzeagatik.
II. Lizentzia ordainduak hartzen direnean, lanaldi arruntari dagokion ordainsari osoa jasoko du langileak.
26. artikulua. Mendetasuna duten pertsonak zaintzeko lanaldi murrizketak eta eszedentziak.
Langileek lanaldi murrizketak eta eszedentziak hartzeko eskubidea izanen dute odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren mailara arteko ahaide bat zaintzeko, baldin eta istripua edo eritasuna izateagatik beharrezkoa bada eta adina edozein dela ere. Enpresak, langileen kontziliazioa errazteko, ez dio gutxieneko denbora mugarik jarriko eszedentzia horri.
V. KAPITULUA.–GIZARTE LAGUNTZAK
27. artikulua. Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko bajak.
a) Eritasun bajako lehenbiziko hiru egunetan enpresak langile bakoitzaren lanaldi arruntari dagokion ordainsariaren % 100 ordainduko du.
b) Eritasun bajako 4. egunetik 20.era, biak barne, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu langile bakoitzaren aipatu ordainsari kontzeptuen % 85era arte. 21. egunetik aitzina, enpresak %100era arte osatuko du aipatu ordainsaria.
Eritasun bakoitzaren 4. egunetik 20.era, biak barne, enpresak osatu eginen ditu arestian aipatu prestazioak, lanaldi arruntari dagokion ordainsari osoaren % 100 bitarte, betiere beharginen absentismo osoaren indizea (baimen sindikalak kanpo), aurreko hamabi hilabeteetan metatutakoa, ez bada % 5,25etik goitikoa. Indizea kalkulatzeko, kontuan hartuko da langile bakoitzaren urteko ordu normal edo teorikoen kopurua 1.752koa dela.
c) Aurreko atalean adierazten den absentismoen indizearen menpeko enpresa osagarriak honela aplikatuko dira: hilabetero kalkulatuko da hilabete horretan gehi aurreko hamaiketan metatutako absentismoaren ehunekoa.
Ehunekoa ez bada ezarritako muga baino handiagoa, ondorengo hilabetean gertatzen diren eritasun bajetan enpresa osagarria aplikatuko da. Baina ehuneko muga hori gainditzen bada, ez da absentismo indizearen menpeko enpresa osagarririk aplikatuko. Era berean jokatuko da ondorengo hilabeteetan.
Urte osoan metatutako indizeak orokorrean aurreikusitako helburua betetzen badu, indizea gainditu den hilabetearen ondorengoan baja hartu izanagatik bere garaian osagarria kobratu gabe gelditutako langile guztiei enpresa osagarriak emanen zaizkie.
Segurtasun eta Osasun Batzordeak izan diren laneko eritasun bajak aztertuko ditu bileretan, eta enpresako medikuarekin batera horien arrazoiak eta iraupena ikuskatuko ditu. Atzematen diren gorabeherak Enpresa Batzordeak aztertuko ditu.
Berdinak izanen dira artikulu honetan araututako osagarrien gehieneko iraupena eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean lanerako aldi baterako ezintasuneko egoera edo kontingentziarako une bakoitzean ezarritakoa.
Artikulu honetan aipatzen diren Gizarte Segurantzako prestazioen gainean enpresa osagarriak kobratzeko eskubidea izateko, langile guztiek baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Langileriaren Departamentuari absentziaren berri ematea gertatzen den egunean berean, edo ezinezkoa izan dela egiaztatzea.
2. Zazpi egunetik goitiko absentzietan, interesduna enpresako zerbitzu medikoan azalduko da astero, sendaketa prozesuaren jarraipena egin diezaion. Osasun egoera dela-eta zerbitzu medikora joateko gauza ez bada, Langileriaren Departamentuari jakinaraziko dio.
Aurreko betebehar hori bete dela frogatzeko, enpresako medikuak bisitaldi bakoitzaren frogagiria luzatuko du eta Langileriaren Departamentura eramanen da.
3. Enpresako medikuak eta Enpresa Batzordeak eritasun kasuetarako oro har ezartzen duten bizimodua eramatea.
1., 2. eta 3. puntuetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, besterik gabe, artikulu honetan eritasun bajarako ezarritako onura osagarriak galduko dira.
Eritasun kasurako osagarriak arautzean enpresaren eta langileen ordezkariek duten helburua da eritasun arriskuei, alderdi ekonomikotik begiratuta, modu arrakastatsuan aurre egiteko adinako soldata mailak bermatzea langile guztientzat.
Aldi berean, bi ordezkaritzek jakin badakite langileak eurak arduratu behar direla eritasun baja modu egokian erabiltzeaz.
Horregatik, alde batetik ahalmena ematen zaio Enpresa Batzordeari kontrolerako neurriak proposa ditzan, beharrezkotzat jotzen baditu, eta bestetik onurak galaraztea erabakitzeko ahalmena ere ematen zaio, neurri hori merezi duten langileen kasuan, hemen jasotako jarduketa irizpideak gorabehera.
Lantegiko kudeatzaile nagusiari ahalmena ematen zaio, halaber, behar diren aholkuak jaso ondoren onura osagarriak kentzeko hemen ezarritako arauak eta printzipioak hausten dituen orori, hori horrela dela ziur badago.
Arlo honetan, hala Enpresa Batzordearen erabakiak nola lantegiko kudeatzaile nagusiarenak apelaezinak dira.
Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko baja izanda, 4. egunetik 20.era arteko kasuan Gizarte Segurantzak bere prestazioen zenbatekoa % 75era igoko balu, 1977ko hitzarmen kolektiboaren egoerara itzuliko litzateke.
d) Gizarte Segurantzak murriztuko balu aldi baterako ezintasuneko prestazioen zenbatekoa, langilearen hartzeko guztiak (Gizarte Segurantzaren prestazioa eta enpresako osagarriak) neurri berean murriztuko lirateke.
28. artikulua. Amatasuna.
Arlo honetan indarra duten legeei jarraituko zaie.
29. artikulua. Laneko istripuen ondoriozko bajak.
Horrelako baja hartzen denean, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu langile bakoitzaren lanaldi arruntari dagokion ordainsari osoaren % 100era arte.
Osagarri hori bajako lehenengo egunetik sortuko da.
Berdinak izanen dira adierazitako osagarriaren gehieneko iraupena eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean lanerako aldi baterako ezintasun egoera edo kontingentziarako une bakoitzean ezarritakoa.
Laneko istripuetarako ezarritako prestazio osagarriak jasotzeko eskubidea izateko, eritasun arrunten edo lanetik kanpoko istripuen kasuetarako 27. artikuluko c) letran ezarritako 1., 2. eta 3. baldintza berberak bete beharko dira.
Era berean, 27. artikuluan ezarritako neurriak erabiliko dira ez-betetzeen kasuetarako.
30. artikulua. Ezkontza eta jaiotza.
Ezkontza eta jaiotza sariak ezarri dira gertaera eragilearen unean enpresan urtebete jarraian egin duten langileentzat, honakoak hain zuzen:
2023ko balioak:
–Ezkontza: 132,12 euro.
–Jaiotza: 88,10 euro.
2024ko balioak:
–Ezkontza: 136,42 euro.
–Jaiotza: 90,96 euro.
Sari horien zenbatekoa aldatuko da 11. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
31. artikulua. Bizi asegurua.
Enpresak kontratatua duen bizitza aseguru kolektiboak indarrean jarraitzen du eta ondoko kontingentziak estali eta berme hauek ezartzen ditu:
1. Berez gertatutako heriotza: 27.045,54 euro.
2. Laneko nahiz lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko heriotza: 40.568,32 euro.
3. Laneko zein bestelako eritasun edo istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorra: 27.045,54 euro.
Edozein arrazoiren ondoriozko heriotzaren kalte-ordaintzat 27.045,54 euroko asegurua baino ez dute izanen 70 urtetik goitiko langileek, zeren, polizako baldintzetan ezarritakoaren arabera, adin horretan bukatzen baitira berme osagarriak.
Enpresak bizi asegururako % 70 jarriko du, eta langileek % 30.
Aseguru kuotari langile bakoitzeko egin beharreko urteko ekarpena honela kalkulatuko da: urteko primaren kostuaren % 30 (aurreko urteko istripu tasa kontuan hartuz egokituko dena) zati aseguratutako langile kopurua. Ekarpen hori nomina guztien artean banatu eta haietatik kenduko da, aparteko pagak ere barne.
Aseguru kolektiboak langile guztiak babesten ditu, eszedentzian daudenak salbu.
Aseguru kolektiboaren interpretazio eta aplikazioarekin zerikusia duen guztian, aseguru polizaren baldintza orokor eta partikularretan ezarritakoari lotuko zaio.
32. artikulua. Lan batzuetarako minusbaliotasunak edo mugak.
Langileren bati bere lanaren ondoriozko mugaren bat sortzen bazaio, enpresak lanpostu aldaketa erraztuko dio, medikuaren agindu egiaztatua ikusita, lan berrian inolako mugarik gabe aritzeko gaitasuna badu.
Era berean, 55 urtetik gorako langileek, eskatzen badute, gaueko txandak egiteari utziko diote, eta txanda horiek dituzten betebehar eta eskubideetatik aske geldituko dira.
Langileek idatziz eskatu beharko dute, 12 hilabete lehenago, enpresak antolatzeko denbora izateko eta prestakuntza emateko toki hori hartuko duen langileari.
Langile eskatzailea beste lanpostu batera joanen da, gaueko txandarik ez duen makina batera, non ez diren ados jartzen ukitutako makinaren langileak.
Eskubide hori aplikatzeak ekar dezake lankide baten edo batzuen txanda araubidea aldatzea.
33. artikulua. Leialtasun saria.
1. Enpresako plantillan 1986/11/08a baino lehen sartutako langileek, enpresan 25 urte jarraian lan egindakoan, sari bat izateko eskubidea izanen dute, ondoren zehazten diren ezaugarri eta baldintzekin.
a) 1986/11/07ra arte falta larria edo oso larria egiteagatik zehatuak izan ez eta, data horren ondoren, falta oso larri baten ondorioz enpleguaren eta soldataren 8 eguneko edo gehiagoko etenaldia izan ez duten langileei, edo era kolektiboko eta legez kanpoko greba edo gatazketan parte hartzeagatik zehatuak izan ez direnei, diploma bana emanen zaie eta 4 hilabeteko soldataren saria, kontzeptu hauek barne hartuta: oinarrizko soldata, antzinatasuna, osagarri lineala, enpresa osagarria, osagarri berezia eta prima (horrelakorik izanez gero).
Hilabeteko primaren zenbatekoa kalkulatzeko (kontzeptu hori duenarentzat) urteko zenbatekoa zati 14 eginen da.
b) 1986/11/07ra arte falta larria edo oso larria egiteagatik zehatuak izanik ere, data horren ondoren aurreko atalean adierazitakoen antzeko faltengatik zehatuak izan ez diren langileei diploma bana emanen zaie eta 3 hilabete eta erdiko soldataren saria, adierazitako ordainsari kontzeptuak barne hartuta.
c) 1986/11/07ra arte falta oso larria egin eta ondorioz enpleguaren eta soldataren 8 eguneko edo gehiagoko etenaldia izan duten langileei, edo era kolektiboko eta legez kanpoko greba edo gatazketan parte hartzeagatik zehatuak izan direnei ere, edozein dela ere kasu horretan jartzen zaien zehapena, diploma bana emanen zaie eta 2 hilabeteko soldataren saria, adierazitako ordainsari kontzeptu guztiak barne hartuta.
d) 1986/11/07aren ondoren aurreko atalean adierazitako arrazoietako batengatik eta modu horretan behin baino gehiagotan zehatuak izan diren langileek ez dute eskubiderik izanen inolako saririk jasotzeko.
e) Langile bati falta oso larriarengatik zehapena jarri aitzin, zuzendaritzak horren berri emanen dio enpresa batzordeari; izan diren inguruabarrak aztertuko ditu eta batzorde horri jakinaraziko dio azken buruan hartzen den erabakia.
f) Jarraian egindako 25 urte horiek zenbatzeko, urte horietan gerta daitezkeen lan kontratuko etenaldiei dagokienez, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
i. Etenaldiak lanpostua gordetzeko eskubidea galarazten badu, eskatzen den zerbitzualdiaren zenbaketa eten eginen da eta berriro hasi beharko da.
ii. Etenaldiak ez badu lanpostua gordetzeko eskubidea galarazten:
–Gainera, etenaldia ez bada kentzen antzinatasunaren zenbaketaren ondorioetarako, horrek esan nahi du eskatzen den 25 urteko aldia ere ez dela eteten eta ez dela horren iraupena kentzen.
–Etenaldia antzinatasunaren ondorioetarako kontatzen ez bada, ondorio horietarako ulertuko da etenaldiak ez duela enpresan eman beharreko zerbitzualdi jarraitua eteten, baina horren iraupena kenduko da eskatutako aldiaren zenbaketari dagokionez, eta saria jasotzeko eskubidea atzeratu eginen da jarduneko zerbitzuan 25 urte betetzen den egunera arte.
2. 1. puntuko edukiaren helburua da langileek onar dezatela beren eginbeharrak bete behar dituztela, laneko araudian oinarrituta, eskakizun eta erantzukizun maila zinezko batekin, euren jokabidea lan harremanen ondoriozko eskakizunetara egokituz eta, zehazki, konpromiso hauek hartuz:
a) Lanaldiaren hasieran, langile guztiak laneko arroparekin jantzirik egonen dira eta euren lanpostuan, seinale akustikoak jotzen duenerako.
b) Lanaldiaren bukaeran, ez dute lanpostutik alde eginen harik eta seinale akustikoak jo arte, hark adieraziko baitu zehazki lana bukatzeko ordua.
c) Aldagelak lanaldiaren hasieran eta bukaeran baino ez dira erabiliko.
d) Nekealdiaren ondorengo atsedenak zentzuz hartuko dira, edozein eratako gehiegikeriak saihestuz. Horren kariaz, kasu bakoitzean behar diren neurriak hartuko dira.
e) Lanaldiaren bukaeran, makinak eta lanpostu ingurua garbitzeko denbora horretarako bakarrik erabiliko da.
f) Makinen gidariek kalitate egokiko produkzioak ateratzeko duten erantzukizuna euren gain hartzea, haiei eskatu beharreko zerbait dena, bestalde.
Aurreko puntu guztiak betetze aldera, kontuan hartzen diren arlo desberdinak uki ditzakeen legezko araudi orokorrari, une bakoitzean indarra duenari, jarraituko zaio.
3. Enpresako zuzendaritzak aukeran du zerbitzuko 25 urteetako leialtasun saria edozein unetan bere kabuz likidatzeko, akordio honetan ezarritako arauei jarraikiz eta langile bakoitzak likidazio egunean egiaztatuta dituen zerbitzu urteen proportzioan.
4. Indarrik gabe utzi da indarrean dagoen enpresaren Barne Araubidearen Erregelamenduko 82. artikulua.
33. bis artikulua. Saria 40 urteko zerbitzuengatik.
Enpresan 40 urte jarraian aritu diren langileei diploma berezia emanen zaie eta gainera zortzi hilabeteko soldataren adinako saria, baldin eta borondatezko eszedentziagatik edo soldatarik gabeko lizentziagatik hiru hilabete baino gehiagoko etenaldirik izan ez badute eta falta oso larriengatik zehatuak izan ez badira.
34. artikulua. Eguberrietako saria.
Eguberrietan, langile guztiek Eguberrietako saria jasoko dute.
2024rako enpresak Eguberrietako 66,35 euroko saria ezarri du (BEZa barne) langile bakoitzarentzat.
35. artikulua. Autobus zerbitzua.
Batzorde kudeatzaileak funtzionatzen segituko du, beharginen taldeko ordezkariak diren enpresa batzordeko bi kidek eta langileria departamentuko beste bi pertsonak osatuta. Batzorde horrek izanen du zerbitzuaren antolaketaren, hobekuntzaren eta kontrolaren etengabeko ardura.
Enpresak berak ordainduko du gaur egungo zerbitzuak sortzen dituen gastuen % 100.
36. artikulua. Osasun azterketak.
Osasun zerbitzuak eta langileak berak erabakiko dute nolako azterketa eta analisi kliniko orokorra egin, langilearen egoera pertsonala kontuan hartuta.
37. artikulua. Aurreabisuak.
Langile bakoitzaren planak eta enpresaren antolaketa planak erraztearren, enpresak, ahal dela, 7 egun lehenago jakinaraziko dio kontratua bukatu eta berrituko ez zaion langileari, edo bestela, jakin bezain pronto.
Halaber, bajan dagoen langileak alta hartzen duenean edo alta eguna noiztsu izanen den jakiten duenean, horren berri berehala emanen dio arduradunari edo langileria departamentuari.
38. artikulua. Aldi baterako laneko enpresak.
ABLE guztiak astelehenetik igandera kontratatuko dira, Gizarte Segurantzan kotizatutako egunen gehikuntza bultzatzeko, betiere unean-unean lanaldiari eta atsedenei buruz indarrean dagoen araudia errespetatuz.
Gainera, enpresak konpromisoa hartzen du bajak ordezteko bitarteko kontratuak eta oporretako ordezkoen kontratuak enpresa bidez egiteko posible den guztietan.
39. artikulua. Errelebo kontratua.
Orain arte egin den bezala, enpresak konpromisoa hartzen du errelebo kontratuak eskatzen dituzten langileei horiek egiteko, posible den guztietan eta unean-unean indarrean dagoen legeria kontuan hartuta.
VI. KAPITULUA.–ENPRESA BATZORDEA ETA EKINTZA SINDIKALA
40. artikulua. Langileen legezko ordezkarien jarduera.
1. Enpresa batzordearen eta ekintza sindikalaren arloan, Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionala aplikatuko da, kontrakoa ituntzen ez bada eta betiere Langileen Estatutua errespetaturik.
Denon akuilu izan behar duen espirituarekin, gure lana eta hari dagokion oro arrazionalizatzeko xedez, enpresak, hitzarmen honen indarraldian, ez du eragozpenik izanen sindikatuetako banakako orduak hilabete batetik bestera pasatzeko, baldin eta legezkoa den hileko % 20a gainditzen ez badute eta gai garrantzitsu eta noizean behingoak badira; gehiago izanez gero, antolaketa arazo handiak sortzen ahal dira.
2. Batzarrak egiteko eskubidea. Langileen ordezkariek 12 ordu izanen dituzte, lanorduetan, langileen batzarrak egiteko, baina etengabeko lan prozesuen ohiko jarduera oztopatu gabe.
Batzarrak egiteko baimena 48 ordu lehenago eskatu beharko da, nahiz eta horrek ez duen galarazten presazko kasuak aztertzea.
Txandaka lan egiten denean, lokalik ezean edo beste edozein arrazoirengatik plantilla osoa biltzerik ez badago produkzioaren jarduera normala kaltetu edo oztopatu gabe, zatika egiten diren bilera guztiak bat balira bezala hartuko dira, lehenbizikoaren datarekin.
VII. KAPITULUA.–LAN DENBORA
41. artikulua. Urteko lanaldia.
1. Txandaka lan egiten duten langileen urteko lanaldi arrunta honako hau izanen da: 1.752 ordu lantegian egotekoak, eta benetako laneko 1.697,25 ordu.
2. Gure bezeroei larrialdi egoeretan erantzuteko eta gure lehiakortasuna hobetzeko xede argi eta beharrezkoarekin, beharrezkotzat jotzen dugu lan poltsa malgu bat izatea makina eta lanpostu bakoitzeko, hots, 32 ordukoa bi txandatako makinetan eta 48 ordukoa hiru txandatako makinetan. Muga: hiru egun langile bakoitzeko.
Enpresak bere esku dituen malgutasun ordu horiek larunbat goizetan lan eginez gauzatzen ahalko dira (zubietan, uztailean eta abuztuan eta Eguberrietako oporretan izan ezik), legeak ezartzen dituen aurreabisu egunak aintzat hartuta (bost egun 2024rako). Ahal dela, borondatezko langileekin eginen dira.
Ordu horiek konpentsatuko dira atseden arruntaren parekoekin gehi ordu arrunt baten ordainketaren % 65,13 poltsako ordu bakoitzeko, hitzarmen honen 21.II.b) artikuluan ezartzen den moduan.
3. Hitzarmenaren indarraldian, legezko arau orokor baten bidez hemen itundutako urteko lanaldi bera edo txikiagoa ezartzen bada, une horretan Arte Grafikoen eta Paper eta Kartoiaren Manipulatuen Hitzarmen Nazionalean lanaldiaren iraupenari eta malgutasunari buruz ezarritakoari jarraituko zaio.
42. artikulua. Lan araubidea, txandak, laneko ordutegia eta beste baldintza batzuk.
Hitzarmen honen indarraldian ez da aplikatuko lanaldiaren banaketa irregularrik.
1. Lanaldi jarraitua, bi eta hiru txandatan, duten langileak.
a) Ordutegia astelehenetik ostiralera artekoa izanen da.
–Goizeko txanda: 06:00 - 14:00.
–Arratsaldeko txanda: 14:00 - 22:00.
–Gaueko txanda: 22:00 - 06:00.
Araubide horretako langileek, lanaldi jarraituan aritzeagatik, 15 minutuko atsedenaldia hartzeko eskubidea izanen dute 8 orduko lanaldiaren barnean.
b) Gaueko txanda:
Aurreko atalean aipatu den gaueko txandan langile hauek sartzen dira:
–Linea nagusien gidariak: F.F.G. "Martin 924", "Ward" trokelatzeko makina, "Bobst" trokelatzeko makina, F.F.G.S. "BGM", F.F.G.S. "Gandossi" eta "Box Maker".
–Enpresan 1980ko urtarrilaren 1aren ondoren sartutako langileak.
–Langile boluntarioak, "Bihurketa" atalean gutxienez 18 kideko langile taldea osatu arte.
c) Joan-etorrietarako laguntza:
Beharginen taldeko guztiek, lanaldi arruntean eta txanda jarraituetan dihardutenek, euren lanorduetan edo lanegunetan ez badute hitzarmen honen 35. artikuluan aipatzen den autobus zerbitzurik, "joan-etorrietarako laguntza" gisa 6 euroko zenbateko gordina kobratuko dute 2023an, eta 6,20 euroko zenbateko gordina 2024an, egoera horretan lan egiten duten egun bakoitzeko.
Fabrikazioan txandaka diharduten langileentzat ezarritako autobus zerbitzuari uko egiten ez zaion bitartean, enpresak talde horretako norbait behartzen badu lanaldi berezi bat egitera, eta lanaldi horretan ezin badu zerbitzu hura erabili, aurreko paragrafoan adierazitakoa kobratuko du ordainetan.
d) Ogitartekoa, aparteko orduetan lanean segitzeko:
Txandaka lan egiten duten langile guztiei 11,15 euro emanen zaizkie 2023an eta 11,51 euro 2024an lanaldiaren aparteko zatian segitzeko behar duten "ogitartekoa" ordaintzeko hurbileko establezimenduetan. Talde horrek nahiago badu lanaldia ez etetea, orain arte bezala jokatuko da.
2. Bulegoetako langileak.
a) Urtarriletik maiatzera eta urritik abendura (guztiak barne) lanaldi zatituan arituko dira astelehenetik ostegunera eta lanaldi jarraituan ostiraletan; ekainetik irailera (biak barne), egunero lanaldi jarraituan arituko dira.
b) Malgutasuna:
Talde horretakoek ordubeteko malgutasuna izanen dute sarrerako eta irteerako ordutegian, bai eta eguerdiko etenaldian ere, lanaldi zatituko egunetan. Malgutasun hori gutxienez ordubetekoa izanen da eta gehienez ordu eta erdikoa, bi orduko tarte batean.
c) Tolerantzia tartea:
Talde horretako langileek hamar minutuko tolerantzia tartea dute goizean laneratzeko orduan. Tarte hori gainditzen ez bada, sartzeko garaian izandako atzerapenak ez dira zehatuko, ez eta soldatatik deskontatuko ere.
d) Ordutegiak.
–Lanaldi zatituan lan egiten den egunetan ordutegia honako hau izanen da:
Goizeko txanda: 07:30 - 13:00.
Arratsaldeko txanda: 14:00 - 17:00.
–Lanaldi jarraituan lan egiten den egunetan, ordutegia honako hau izanen da:
07:30etik 15:00ak arte.
–Ordutegi horiekin loturik, kontuan hartu behar dira aurreko b) atalean aipatutako malgutasun tarteak, izan ere tarte horien barnean hemen ageri diren orduak atzeratzen ahal dira.
Eguerdiko etenaldia 13:00etatik 15:00ak arteko tartean egin daiteke.
3. Plus berezia.
Uztailaren 6tik 14ra lan egiten duten langileei "plus berezia" ordainduko zaie lan egindako egun oso bakoitzeko. Honela kalkulatuko da: oinarrizko soldataren gehi osagarri linealaren eguneko zenbatekoen baturaren % 47 (urteko zenbatekoa zati 425 edo 420 egun, dagokiona aukeratuz). Plus hori ez zaie ordainduko egun horiek barnean dituen denboraldi baterako kontratatzen diren langileei.
4. Lan egutegiak.
Urtez urte prestatuko dira lan egutegiak, alderdien artean ados jarrita.
43. artikulua. Oporrak.
1. 30 egun naturaleko oporrak izanen dira urtean.
Horien plangintza enpresaren eta langileen arteko elkarrizketa bidez eginen da, eta ados jartzen ez badira, indarra duen legezko araudiari jarraituko zaio.
Behin-behineko langileek, enpresan lanaldi jarraituan 6 hilabete baino gehiago egin badituzte eta zuzendaritzarekin ados jartzen badira, beren oporrak muga orokorren arabera eta oporraldi komunetatik kanpo hartzen ahalko dituzte.
2. Lanerako ezintasuna.
Oporretan egonik eritu diren edo lanetik kanpoko istripua izan duten langileei oporraldia eten eginen zaie, baina bajako frogagiri medikoa eraman beharko dute betiere, eta hitzarmenaren 26. artikuluan ezarritako araubide orokorrari jarraituko zaio.
3. Bakarka hartzeko egunak.
Hurrengo urteko lehenbiziko hiru hilabeteetan hartzen ahalko dira, baldin eta abenduan hartzerik izan ez bada lanerako aldi baterako ezintasun egoeragatik.
VIII. KAPITULUA.–PUNTUALTASUNA ETA KONTROLEKO ERLOJUA
44. artikulua. Faltak.
Lanera berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe, edo kontroleko erlojuan ez fitxatzea falta arin, larri edo oso larria izan daiteke eta horren arabera zehatuko da, Barne Araubideko Erregelamenduaren 88. artikuluari jarraikiz.
Falta arinak:
Bidezko arrazoirik gabe hogeita hamar egun jarraituko epean hiru alditik zazpira bitarte berandu iristea, edo bi aldiz, atzerapena ordubete baino gehiagokoa denean eta, orobat, epe horretan kontroleko erlojuan bi aldiz ez fitxatzea.
Falta larriak:
Bidezko arrazoirik gabe hogeita hamar egun jarraituko epean zortzi alditik hamarrera bitarte berandu iristea, edo hirutik bostera bitarte, atzerapena ordubete baino gehiagokoa denean eta, orobat, epe horretan kontroleko erlojuan hiru alditik bostera ez fitxatzea, eta hiru hilabeteko epean falta arina berriro egitea.
Falta oso larriak:
Bidezko arrazoirik gabe hogeita hamar egun jarraituko epean hamar aldiz baino gehiagotan berandu iristea, edo bost aldiz baino gehiagotan, atzerapen bakoitza ordubete baino gehiagokoa denean eta, orobat, epe horretan bost aldiz baino gehiagotan ez fitxatzea, eta sei hilabeteko epean falta larria berriro egitea.
Aurreko guztia ulertzen da lan egin gabeko denborari dagokion deskontua galarazi gabe, hitzarmen honen 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen baita.
IX. KAPITULUA.–LANEKO SEGURTASUNA ETA HIGIENEA
45. artikulua. Segurtasuna eta higienea.
Arlo horretan arreta eta jarduketak bultzatzea erabaki da.
Cordovillan, 2024ko uztailaren 5ean.
Kudeatzaile nagusia: Ignacio Landa García jauna.
Batzordeko presidentea: Alberto Zabalegi Marko jauna.
Iragarkiaren kodea: F2416478
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
