260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2025erako lan-egutegia eta egun baliogabeak

Ablitasko Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 26ko 293/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau eman du:

Ikusirik 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Ablitasko Udalaren bulegoetan eta langile guztientzat 2025ean izanen diren jaiegunen lan-egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2025. urteko jaiegun ordainduak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak:

Uztailaren 22a: tokiko jaieguna.

Irailaren 1a, 2a, 3a eta 4a: herriko festak.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–2 eguneko, 2 orduko eta 40 minutuko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.

Laugarrena.–Ablitasko Udalaren erregistro orokorra 11:30etik 14:30era egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera. Abenduaren 24an eta 31n izan ezik, ordutegia 10:00etatik 12:00ak artekoa izanen baita.

Bosgarrena.–Bulegoetako langileek eta gainerakoek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2025ean guztiei aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta bigarren eta hirugarren xedapenetan ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: maiatzaren 2a, uztailaren 21a, irailaren 5a, abenduaren 26a. Abenduaren 24ko eta 31ko lanaldia 7:40etik 13:00 artekoa izanen da.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Ablitasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Ablitasen, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2417276