260. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hezitzaile espezializatuaren eta familia-langilearen izendapena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko abenduaren 13an, 173/24 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Mankomunitate honetako buruaren 116/22 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko (deialdia argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).

Merezimendu-lehiaketak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita.

Proposatutako izangaien artean, Ignacio Bernal Lumbrerasek eta Elena Del Barrio Apalateguik ezinbesteko kausak egiaztatu zituzten, eta, horregatik, ezin izan zuten eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean, eta 2024ko azaroaren 15eko 155/24 Ebazpenaren bidez onartu ziren.

Ezinbesteko kausak desagertuta, izangaiek eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, dagozkion izendapenak egin eta lanpostu hutsak esleitu behar dira; beraz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizi.–Ignacio Bernal Lumbreras eta Elena Del Barrio Apalategui mankomunitate honetako funtzionario izateko izendapena onestea, eta lanpostu hutsak esleitzea ondotik ezarritakoarekin bat:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN

ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

Ignacio Bernal Lumbreras

020

Hezitzaile espezializatua

C

Funtzionarioa

%100

Elena Del Barrio Apalategui

012

Familia-langilea

D

Funtzionarioa

%100

Bigarrena.–Onestea María Antonia Cruz Molinaren izendapena lan-kontratudun finko gisa, eta lanpostu huts bat esleitzea, jarraian adierazitakoaren arabera:

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN

ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

María Antonia Cruz Molina

019

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

%66,66

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 27an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte funtzionarioaren edo langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2418256